{"id":12164,"date":"2018-06-12T08:30:46","date_gmt":"2018-06-12T06:30:46","guid":{"rendered":"https:\/\/galbaian.com\/?p=12164"},"modified":"2018-06-12T10:38:41","modified_gmt":"2018-06-12T08:38:41","slug":"irailaren-21ean-patente-aditua-enpresan-kurtsoaren-bederatzigarren-edizioa-hasiko-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/irailaren-21ean-patente-aditua-enpresan-kurtsoaren-bederatzigarren-edizioa-hasiko-da\/","title":{"rendered":"Irailaren  21ean  Patente  Aditua  Enpresan  kurtsoaren  IX.  Edizioa  hasiko  da"},"content":{"rendered":"<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-3-5  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-f437e6dd408b22e805653c28ac747924\" ><p><strong>\u00a0<\/strong><\/div><\/div>\n<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-295267478ee759851d02c13b98194625\" ><p>Mondragon  Unibertsitateak  eta  Bilboko  Merkataritza  Ganberak\u00a0<strong>\u201cPatente  Aditua  Enpresan\u201d<\/strong>\u00a0kurtsoaren  edizio  berri  bat  antolatu  dute  Innobasque  eta  SPRIren  laguntzarekin.  Aurrekoak  bezala  Ismael  Igartuak  zuzentzen  duen  bederatzigarren  edizio  honen  egitura  aurreko  edizioaren  berdina  izango  da,  eta  ohiko  hizlariek  hartuko  dute  parte,  guztiak  ere  patente  munduan  prestigio  handidun  adituak.  Zortzi  saio  izango  dira  guztira,  irailaren  21ean  hasita  ostiraletan.<\/p>\n<h1><\/h1>\n<p><a href=\"https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-11918 size-full\" src=\"https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000.jpg\" alt=\"\" width=\"1000\" height=\"412\" srcset=\"https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000.jpg 1000w, https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000-300x124.jpg 300w, https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000-600x247.jpg 600w, https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000-555x229.jpg 555w, https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000-360x148.jpg 360w, https:\/\/www.galbaian.com\/wp-content\/uploads\/2017\/07\/Patente-Aditua-Enpresan_VIII-edizioa_Argazkia_1000-262x108.jpg 262w\" sizes=\"auto, (max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/><\/a><\/p>\n<h5 style=\"text-align: center;\"><em>Kurtsoko  zortzigarren  edizioko  famili  argazkia  Innobasqueko  zuzendari  orokor  den  Leire  Bilbaorekin  batera.\u00a0  <\/em><\/h5>\n<p>Kurtso  honek  ikuspegi  praktikoa  du  eta  enpresa  munduan  jabetza  industrial  eta  intelektualaren  inguruko  ildo  eta  irizpide  garbiak  finkatu  nahi  ditu,  bereziki  patenteei  dagokienez.  Patente  estrategia,  kudeaketa  eta  errentagarritasuna  izango  dira  mintzagai  besteak  beste.  Azken  finean  enpresa,  teknologi  zentro  eta  unibertsitatetan  patente  kultura  bat  sortzeko  ahaleginean  laguntzea  da  helburua.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/cursos\/es\/tematicas\/diseno-industrial\/especializado-en-patentes-en-el-ambito-de-la-empresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Informazio  gehiago  eta  kurtsorako  izen  ematea.<\/strong><\/a><\/div><\/div>\n<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-cd07334507f668e7614bf7f0ff2487f2\" ><p>Profil  oso  ezberdineko<strong>\u00a0<\/strong><strong>124  pertsonek<\/strong>\u00a0dagoeneko\u00a0<strong>lortu  dute  Kurtsoaren  diploma<\/strong>\u00a0aurreko  zortzi  edizioetan,\u00a0<strong>animatu  zeu  ere  eta  eman  izena!<\/strong><\/p>\n<p>Hauek  dira  aurreko  edizioetako  ikasle  batzuen\u00a0<strong>iritziak<\/strong>:<\/p>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"567\">\n<h5><strong>I\u00f1igo  Irizar  Arcelus  <\/strong>&#8211;  Bazkidea  &#8211;  Handitu  MRE,  S.L.  \u2013  Zortzigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>&#8220;Datorren  mundua  geroz  eta  konplexuagoa  da.  Enpresek  geroz  eta  ezagutza  gehiago  erabiltzen  eta  garatzen  dute;  geroz  eta  teknologia  gehiago  erabiltzen  eta  garatzen  dute.  Ezagutza  eta  teknologia  kudeatu  egin  behar  dira,  finantzak,  jarduera  komertziala  eta  ekoizpena  kudeatzen  diren  bezala.  Ez  naiz  ezertxo  ere  esajeratzen  ari  patente  sistemaren  ezagutza  sakonik  gabe  ezagutza  eta  teknologia  kudeatzea  ezinezkoa  dela  esatean.\u00a0  Patente  Aditua  Enpresan  kurtsoa  lehen  pausu  bikaina  da  mundu  mailako  patente  sistema  ezagutzen  hasteko.  Enpresa  bat  era  profesional  batean  lideratu,  kudeatu  eta  hazi  erazi  nahi  izanez  gero,  kurtso  hau  egitea  biziki  gomendatzen  dut.&#8221;<\/em><\/h6>\n<h5><a href=\"https:\/\/handitu.net\/2017\/06\/26\/animo-ismael-excelente-trabajo\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em><strong>Kurtsoari  buruzko  artikulua<\/strong><\/em><\/a><\/h5>\n<h1><\/h1>\n<h5><strong>Ibon  Serrano<\/strong>\u00a0\u2013  Teknologi  Ustiaketa  Arduraduna  &#8211;\u00a0IK4-IDEKO\u00a0&#8211;  Zazpigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cEgun  bizi  dugun  ingurune  ekonomikoak  geroz  eta  gehiago  eskatzen  du  enpresek  beraien  aktibo  intelektualak  babes,  defenda,  balioan  jar  eta  ustia  ditzaten,  hori  da  beraien  lehiakortasuna  bermatu  ahal  izateko  bidea  etengabe  aldatzen  den  eta  geroz  eta  zorrotzagoa  den  merkatu  batean.  Ezagutzaren  kudeaketa  honek  langile  profil  berriak  eskatzen  ditu  antolakuntzetan,  izan  enpresa,  I+G  zentro  edo  unibertsitate.  Hala  ere,  gaurdaino  hezkuntza  arautuak  ez  dio  beharrezko  arreta  eman  gero  eta  garrantzitsuagoa  bilakatu  den  diziplina  honi.  MUk  eskaintzen  duen  ikastaro  aurreratu  hau,  hain  zuzen  ere,  hutsune  hau  betetzeko  ezin  hobeto  prestaturik  azaltzen  zaigu,  bikainki  bideratua  dagoelarik  profesional  profil  berri  honen  gaitasunak  osatzera.  <\/em><\/h6>\n<h6><em>Nire  kasu  zehatzean,  IK4-IDEKO  zentro  teknologikoko  ustiaketa  arduradun  bezala,  bereziki  probetxugarria  izan  zait  ikastaroa.  Ondorio  bezala,  gure  ezagutzaren  jabetza  (patente,  erabilgarritasun  modelo,  marka  zein  bestelako  erregistroak)  berme  gehiagoz,  irizpide  osatuagoz  eta  erabateko  ziurtasunez  kudeatzen  dugula  aitor  dezaket.  Ikastaroaren  egitura  praktikoak  eta  puntako  adituen  esperientziek,  zinez  atsegina  eta  emankorra  bihurtzen  dute  jarduera  ikasleontzako.  Ezin  ezta  aipatu  gabe  utzi  antolatzaileen  prestutasuna  egonaldi  bakoitza  giro  adeitsu  eta  ezin  erosoagoan  burutu  dadin.  Zorionak  beraz!\u201d<\/em><\/h6>\n<h5><strong>\u00c1ngel  del  Pozo<\/strong>\u00a0&#8211;  Product  Technology  Researcher  &#8211;\u00a0BIOPRAXIS  RESEARCH  AIE\u00a0&#8211;  Seigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cKurtsoak  enpresen  jabetza  industrial  eta  intelektualaren  kudeaketaren  inguruko  ate  zabal  bezain  beharrezkoa  zabaltzen  du.  Aukera  paregabea  da  profesional  handiengandik  ikasteko  eta  gure  karreran  bide  berriak  zabal  diezazkigukeen  profil  berezi  bat  geureganatzeko.  Gainera,  klaseak  arin  bezain  erabilgarri  egiten  dituen  talde  dinamika  sortzen  da  hasiera-hasieratik,  eta  kurtso  bukaeran  ezagutzarekin  batera  adiskide  on  batzuk  eramaten  dituzu.\u201d<\/em><\/h6>\n<h5><strong>Ana  Arizaga<\/strong>\u00a0\u2013  Proiektu  Bulegoko  Zuzendaria  &#8211;\u00a0IK4  TEKNIKER\u00a0\u2013  Bigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cJabetza  industrial  eta  intelektualarekin  edozein  ikuspegitatik  harremana  duen  edozeinentzat  da  guztiz  gomendagarria  kurtsoa.  Hizlarien  bikaintasuna  eta  kurtsoaren  zuzendariaren  \u2018background\u2019  profesionala  eta  formakuntza  mailan  duen  eskarmentua  balio  erantsi  bat  dira.  Eta  era  dinamiko  eta  partehartzaile  batean  planteatzen  dutenez,  kasu  praktikoak  eta  partehartzaile  bakoitzaren  problematika  oso  erabilgarri  eta  didaktikoak  suertatzen  dira.\u201d<\/em><\/h6>\n<h5><strong>Sabin  Goitia<\/strong>\u00a0\u2013  Kultur  eta  Sormen  Industrian  Aholkularia  &#8211;  Eusko  Jaurlaritza  &#8211;  Gobierno  Vasco  \u2013  Bigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cPatenteen  mundu  zail  baina  zirraragarrian  murgildu  nahi  duten  pertsonentzako  oso  kurtso  erabilgarria  da.  Patenteen  bizitza  zikloan  barrena  ibilbide  bat,  ikuspegi  orokor  osatua  eskaintzen  duena,  enpresa  ikuspuntu  eta  ikuspuntu  praktiko  batetik.  Parte  hartzen  duten  pertsonen  arteko  giro  adeitsu  eta  ireki  batekin,  eta  aditu  eta  hurbilerraza  den  formakuntza  emaile  talde  batekin,  kurtsoa  bera  bezain  garrantzitsuak  dira  kurtsoan  zehar  eginiko  kontaktuak.\u201d<\/em><\/h6>\n<h5><strong>Eneko  Izquierdo<\/strong>\u00a0&#8211;  Competitive  Intelligence  Manager  &#8211;\u00a0ULMA  Packaging,  S.  Coop.\u00a0&#8211;  Bigarren  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cPatente  Aditua  Enpresan  Kurtsoa  enpresa  mailan  Jabetza  Industrialaren  kudeaketa  egokia  bideratzeko  osagarri  perfektua  da.  Hizlari  entzutetsuek  patentearen  bizitzan  zehar  aurkituko  ditugun  kasuistika  guztiak  jorratzen  dituzte,  industria  sektorean  aplikazio  zuzena  duten  kasu  praktikoen  bitartez.  Azken  batean,  kurtso  erabat  gomendagarria  da,  bai  edukien  irismen  eta  zehaztasun  mailagatik  eta  baita  hizlarien  kalitate  eta  inplikazioagatik  ere.\u201d<\/em><\/h6>\n<h5><strong>I\u00f1aki  Garate<\/strong>\u00a0\u2013  Zaintza  Teknologikoko  Zuzendaria  &#8211;\u00a0Ingeteam  Power  Technology,  S.A.\u00a0\u2013  Lehen  edizioko  ikaslea<\/h5>\n<h6><em>\u201cEsperientziak  erakusten  du  enpresa  gehiegi  direla  norbere  eta  besteen  patenteekiko  ezjakintasunez  eta  pasibotasunez  jokatzen  dutenak,  merkatuko  joko-arauak  beraientzat  ez  balira  bezala,  arau  horiek  ez  ezagutzeak  arauen  ondorioez  libratuko  balitu  bezala  (\u2018arazoaz  ez  hitz  eginda  akabo  arazoa\u2019).  Enpresa  gehiegik  erabakitzen  du  beranduegi,  gatazkaren  bat  pairatu  ondoren,  beraien  jendea  formatzea,  aurrez  eginda  arazoak  ekidin  eta  baliabideak  eta  dirua  aurreztu  ordez.\u00a0  Gure  kasuan,  infrakzio  demanda  baten  ondorioak  jasan  ondoren,  enpresak  patentetan  formakuntza  jasotako  pertsonala  indartzea  erabaki  zuen.  Beste  batzuen  artean,  niri  ere  egokitu  zitzaidan.<\/em><\/h6>\n<h6><em>Orain  dela  urte  batzuk  kurtsoaren  lehen  edizioan  parte  hartzeko  zortea  izan  nuen.  Lehen  egunean  neraman  aldez  aurretiko  ideia  mundu  ilun  horretaz  zerbait  ulertzekoa  zen,  pentsatuz  enpresetan  normalean  mundu  hori  \u201cfardel  korapilatsu,  irensteko  zail  eta  inork  bere  gain  hartu  nahi  ez  duena\u201d  dela.\u00a0  <\/em><\/h6>\n<h6><em>Hala  eta  guztiz  ere,  kurtsoak  onerako  harritu  ninduen  eta  erabat  gainditu  zituen  nire  hasierako  espektatibak.  Obligazio  bezala  barneratutako  \u2018joan  behar  dut\u2019  batetik  \u2018joan  nahi  dut\u2019  batera  pasatu  nintzen,  partehartze  desiratu,  atsegingarri  eta  erabat  interesgarri  batera.  Horretarako  arrazoien  artean  hizlarien  aniztasuna  zegoen,  adituak  bakoitza  bere  esparruan,  ezagutza  maila  oso  altuko  dibulgatzaileak,  kasu  praktiko  erreal  ugari  esplikatzen,  entzulegoarekin  erraz  konektatuz  eta  beharren  eta  egindako  galderen  arabera  beraien  hitzaldia\/aurkezpena  aldatzeko  prest.<\/em><\/h6>\n<h6><em>Ikaragarri  ikasi  nuen,  irizpidea  izaten  ikasi  nuen,  egoerak  interpretatzen,  enpresa  munduan  patenteek  duten  balio  itzelaz  kontziente  izaten,  Europa  iparraldekoek,  alemanek,  estatubatuarrek  eta  abar  eta  miresten  ditugun  enpresa  guztiek  egiten  duten  moduan  gure  ideia  eta  garapenen  balioa  nabarmentzen,  gure  merkatu  eta  produktuen  arabera  estrategiak  diseinatzen,  lehiakideen  garapenen  eboluzioa  eta  interesgarri  diren  teknologiak  ezagutzeko  patenteak  erabiltzen,  Zaintza  Teknologikoa\u2026  <\/em><\/h6>\n<h6><em>Azken  finean,  bete-betean  asmatu  nuen  kurtsora  joatearekin\u201d<\/em><\/h6>\n<div class=\"wpv-video-frame\"><iframe loading=\"lazy\" width=\"1260\" height=\"709\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/ORTG5crLQOo?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"autoplay; encrypted-media\" allowfullscreen><\/iframe><\/div>\n<p style=\"text-align: center;\">\n<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table><\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0  Mondragon  Unibertsitateak  eta  Bilboko  Merkataritza  Ganberak\u00a0\u201cPatente  Aditua  Enpresan\u201d\u00a0kurtsoaren  edizio  berri  bat  antolatu  dute  Innobasque  eta  SPRIren  laguntzarekin.  Aurrekoak  bezala  Ismael  Igartuak  zuzentzen  duen  bederatzigarren  edizio  honen  egitura  aurreko  edizioaren  berdina  izango  da,  eta  ohiko  hizlariek  hartuko  dute  parte,  guztiak  ere  patente  munduan  prestigio  handidun  adituak.  Zortzi  saio  izango  dira  guztira,  irailaren  21ean  hasita  ostiraletan&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":12,"featured_media":12167,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[225,195],"tags":[],"class_list":["post-12164","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agenda-eu","category-galbaian-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12164","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/12"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12164"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12164\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/12167"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12164"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12164"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12164"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}