{"id":13741,"date":"2022-02-22T14:56:42","date_gmt":"2022-02-22T13:56:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galbaian.com\/?p=13741"},"modified":"2022-02-22T14:56:42","modified_gmt":"2022-02-22T13:56:42","slug":"patente-unitarioaren-sistemari-buruz-jakin-beharrekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/patente-unitarioaren-sistemari-buruz-jakin-beharrekoa\/","title":{"rendered":"Patente  unitarioaren  sistemari  buruz  jakin  beharrekoa"},"content":{"rendered":"<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-9a218cc7eef9a5b4acc866117aa708a1\" ><h1><\/h1><\/div><\/div>\n<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-bb97ff63384d7291b628499a634cdda7\" ><p>Patenteen  Auzitegi  Bateratuaren  Akordioa  indarrean  sartzea  gero  eta  gertuago  dago,  eta  horrek  patente  unitarioaren  sistema  martxan  jartzea  ekarriko  du.  Alemaniak  Akordioa  berresten  duenetik  laugarren  hilabeteko  lehen  egunean  gertatuko  da.  Litekeena  denez  berrespen  hori  datozen  hilabeteetan  egitea,  patente  unitarioaren  sistema  errealitate  bihurtuko  da,  ezohiko  ezer  gertatzen  ez  bada  behintzat,  urte  honen  bukaera  aldera  edo  hurrengo  urtearen  hasieran.<\/p>\n<p>Eta,  errealitate  berri  honen  aurrean,  zer  hartu  behar  dute  kontuan  enpresen  patenteen  arduradunek?<\/p>\n<ul>\n<li>Akordio  hau  indarrean  sartzearekin,  patente  europarraren  sisteman  zegoen  ezer  ez  da  desagertuko,  Europako  patenteak  behin  onartu  eta  gero  Europar  Patentearen  Hitzarmeneko  (EPH)  intereseko  herrialdeetan  balioztatzen  jarraitu  ahal  izango  dugu,  baina  aukera  bat  gehiago  izango  dugu:  patente  unitarioa  lortu  ahal  izango  dugu,  hau  da,  patente  unitarioaren  sistemaren  parte  diren  herrialde  guztietan  efektu  unitarioa  duen  patente  europar  bat  (herrialde  guzti  horientzako\u201cbalioztapen  bakarra\u201d).  Europar  Batasuneko  (EB)  kide  diren  herrialdeak  soilik  sar  daitezke  patente  unitarioaren  sisteman.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Patente  europar  bat  eskuratu  duen  edonork  eska  dezake  patente  unitarioa,  ez  du  zertan  EBekoa  izan  beharrik.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Espainiak,  Kroaziak  eta  Poloniak  ezik  EBeko  herrialde  guztiek  sinatu  dute  Akordioa,  eta  Alemaniarekin  17  izango  dira  berretsita  izango  dutenak.  Espainiak,  beraz,  kanpoan  geratzeko  hautua  egin  du,  eta  ez  dirudi  erabaki  hori  aldatuko  denik,  epe  labur\/ertainera  behintzat.  Hori  dela  eta,  patente  euuroparrak  balioztatzen  jarraituko  dugu  Espainian  lehen  bezala,  baita  Kroazian  eta  Polonian  ere  eta,  jakina,  EBeko  kide  ez  diren  EPHeko  herrialdeetan  ere,  Erresuma  Batuan,  Norvegian  eta  Turkian  esate  baterako.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Patenteen  Auzitegi  Bateratuak  (PAB)  eskumen  esklusiboa  izango  du  patente  unitarioen  urraketarekin  eta  baliotasunarekin  lotutako  ekintzen  gainean.  Baina  kontuz,  patente  sistema  unitarioaren  parte  diren  herrialdeetako  balioztatze  nazionalen  gainean  ere  izango  du  eskumena,  auzitegi  nazionalekin  partekatua,  gutxienez  zazpi  urteko  trantsizio-aldian,.  Horrek  esan  nahi  du  balioztapen  horiek  patente  unitarioaren  sisteman  ere  egongo  direla&#8230;  bertatik  kendu  ezean.  Hori  egiteko  OPT-OUT  izeneko  mekanismoa  erabili  genezake.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Zein  arrisku  hartzen  dugu  OPT-OUT  bidez  gure  patente  europarrak  patente  unitarioaren  sistematik  kentzen  ez  baditugu?  Oso  sinplea:  hirugarren  batek,  herrialdez  herrialde  patente  europar  baten  balioztapen  bakoitzari  eraso  egin  behar  izan  beharrean,  PABaren  aurrean  patente  sistema  unitarioaren  herrialdeetako  balioztapen  guztiak  kolpe  batean  baliogabetu  ahal  izango  ditu.  Esaterako,  Espainian,  Alemanian,  Frantzian,  Erresuma  Batuan,  Italian,  Herbeheretan  eta  Portugalen  balioztatutako  patente  europar  bat  badaukagu,  hirugarren  batek,  herrialdez  herrialde  baliogabetzea  eskatu  beharrean,  modu  zentralizatuan  baliogabetu  ditzake  Alemania,  Frantzia,  Italia,  Herbehereak  eta  Portugaleko  balioztapenak  (Espainiakoa  eta  Erresuma  Batukoa  ez  noski,  patente  sistema  unitariotik  kanpo  daude  eta).<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Arrisku  horren  aurrean,  gure  patente  zorroa  aztertu  eta  guretzat  garrantzitsuak  diren  patente  europarrak  OPT-OUT  bidez  patente  unitarioaren  sistematik  kentzeko  aukera  ebaluatu  beharko  genuke.  Ez  bakarrik  eraso  zentralizatu  bat  saihesteko,  baita  seguruenik  erosoago  sentituko  garelako  ezagutzen  ditugun  auzitegi  nazionalen  aurrean,  adibidez  alemaniarren  edo  italiarren  aurrean,  nola  funtzionatuko  duen  ez  dakigun  auzitegi  sortu  berri  baten  aurrean  baino.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>OPT-OUT-a  edozein  unetan  egin  daiteke  PABak  eta  auzitegi  nazionalek  eskumena  partekatuko  duten  trantsizio-aldian,  baina  Akordioa  indarrean  jarri  baino  lehen  egitea  komeni  da.  Bestela,  hirugarren  batek  auzitara  eraman  gaitzake  PABaren  aurrean  guk  OPT-OUT-a  egin  baino  lehen.  PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  aurretik  hiru  hilabeteko  epea  egongo  da  (&#8220;sunrise  period&#8221;  deritzona)  OPT-OUT-a  egin  ahal  izateko.  Etxeko  lanak  hiru  hilabete  horietan  egin  beharko  dira.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Bestalde,  zenbait  kasutan  interesgarria  izan  daiteke  efektu  unitarioa  duen  patente  europar  bat  lortzea.  Demagun  Alemanian,  Frantzian,  Italian,  Herbehereetan  eta  patente  sistema  unitarioko  beste  herrialderen  batean  balioztatu  nahi  dugula  patente  europar  bat.  Patente  unitarioa  lortzea  eta  mantentzea  merkeagoa  izango  da  herrialde  horietako  bakoitzean  balioztatzea  eta  mantentzea  baino,  eta  patente  unitarioaren  sistemako  gainerako  herrialdeentzako  babesa  ere  izango  dugu.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  ondoren  bakarrik  lortu  ahal  izango  da  patente  unitarioa.  Gerta  liteke  patente  unitarioa  lortu  nahi  dugun  patente  eskaera  europar  bat  onartzear  egotea.  Egoera  honetan,  patente  unitarioa  lortzeko  aukerarik  gabe  gelditzeko  arriskua  dugu,  patente  europarra  onartu  ondoren  hilabeteko  epea  egongo  delako  patente  unitarioa  eskatzeko.  Hori  dela  eta,  Europako  Patenteen  Bulegoak  aukera  emango  du  kasu  hauetan  patente  europarraren  onarpena  PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  arte  atzeratu  ahal  izatea,  horrela  patente  unitarioa  lortzea  ahalbidetuz.  Atzerapen  hori  Alemaniak  Akordioa  berresten  duen  unetik  eska  daiteke.  Adi  egon  beharko  dugu  patente  eskaera  europarren  bat  egoera  honetan  izan  dezakegun  kasuetan.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Patenteen  aholkularioi  dagokigu  enpresei  analisi  honetan  laguntzea,  behar  bezala  jokatzeko  prest  egon  daitezen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/growth\/industry\/strategy\/intellectual-property\/patent-protection-eu\/unitary-patent_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Informazio  gehiago<\/a><\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Patenteen  Auzitegi  Bateratuaren  Akordioa  indarrean  sartzea  gero  eta  gertuago  dago,  eta  horrek  patente  unitarioaren  sistema  martxan  jartzea  ekarriko  du.  Alemaniak  Akordioa  berresten  duenetik  laugarren  hilabeteko  lehen  egunean  gertatuko  da.  Litekeena  denez  berrespen  hori  datozen  hilabeteetan  egitea,  patente  unitarioaren  sistema  errealitate  bihurtuko  da,  ezohiko  ezer  gertatzen  ez  bada  behintzat,  urte  honen  bukaera  aldera  edo  hurrengo  urtearen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":12,"featured_media":13764,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[224],"tags":[],"class_list":["post-13741","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-pi-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13741","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/12"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13741"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13741\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13764"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13741"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13741"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13741"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}