{"id":14259,"date":"2023-02-23T10:31:47","date_gmt":"2023-02-23T09:31:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galbaian.com\/?p=14259"},"modified":"2023-02-23T10:32:56","modified_gmt":"2023-02-23T09:32:56","slug":"patente-unitarioaren-sistemari-buruz-jakin-beharrekoa-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/patente-unitarioaren-sistemari-buruz-jakin-beharrekoa-2\/","title":{"rendered":"Patente  unitarioaren  sistemari  buruz  jakin  beharrekoa"},"content":{"rendered":"<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-cdb0f6c5465463e96a3c92e41f7abbcf\" ><p>Hurrengo  ekainaren  1ean  jarriko  da  indarrean  Patenteen  Auzitegi  Bateratuaren  Akordioa,  eta  horrek  patente  unitarioaren  sistema  martxan  jartzea  ekarriko  du.  Arrazoi  honengatik,  errealitate  berri  honen  aurrean  enpresetako  patenteen  arduradunek  kontuan  zer  hartu  behar  duten  gogorarazi  nahi  dizuegu:<\/p>\n<ul>\n<li>Akordio  hau  indarrean  sartzearekin,  patente  europarraren  sisteman  zegoen  ezer  ez  da  desagertuko,  Europako  patenteak  behin  onartu  eta  gero  Europar  Patentearen  Hitzarmeneko  (EPH)  intereseko  herrialdeetan  balioztatzen  jarraitu  ahal  izango  dugu,  baina  aukera  bat  gehiago  izango  dugu:  patente  unitarioa  lortu  ahal  izango  dugu,  hau  da,  patente  unitarioaren  sistemaren  parte  diren  herrialde  guztietan  efektu  unitarioa  duen  patente  europar  bat  (herrialde  guzti  horientzako\u201cbalioztapen  bakarra\u201d).  Europar  Batasuneko  (EB)  kide  diren  herrialdeak  soilik  sar  daitezke  patente  unitarioaren  sisteman.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Patente  europar  bat  eskuratu  duen  edonork  eska  dezake  patente  unitarioa,  ez  du  zertan  EBekoa  izan  beharrik.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Espainiak,  Kroaziak  eta  Poloniak  ezik  EBeko  herrialde  guztiek  sinatu  dute  Akordioa,  eta  Alemaniarekin  17  dira  berretsi  dutenak.  Espainiak,  beraz,  kanpoan  geratzeko  hautua  egin  du,  eta  ez  dirudi  erabaki  hori  aldatuko  denik,  epe  labur\/ertainera  behintzat.  Hori  dela  eta,  patente  euuroparrak  balioztatzen  jarraituko  dugu  Espainian  lehen  bezala,  baita  Kroazian  eta  Polonian  ere  eta,  jakina,  EBeko  kide  ez  diren  EPHeko  herrialdeetan  ere,  Erresuma  Batuan,  Norvegian  eta  Turkian  esate  baterako.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Patenteen  Auzitegi  Bateratuak  (PAB)  eskumen  esklusiboa  izango  du  patente  unitarioen  urraketarekin  eta  baliotasunarekin  lotutako  ekintzen  gainean.  Baina  kontuz,  patente  sistema  unitarioaren  parte  diren  herrialdeetako  balioztatze  nazionalen  gainean  ere  izango  du  eskumena,  auzitegi  nazionalekin  partekatua,  gutxienez  zazpi  urteko  trantsizio-aldian,.  Horrek  esan  nahi  du  balioztapen  horiek  patente  unitarioaren  sisteman  ere  egongo  direla&#8230;  bertatik  kendu  ezean.  Hori  egiteko  OPT-OUT  izeneko  mekanismoa  erabili  genezake.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Zein  arrisku  hartzen  dugu  OPT-OUT  bidez  gure  patente  europarrak  patente  unitarioaren  sistematik  kentzen  ez  baditugu?  Oso  sinplea:  hirugarren  batek,  herrialdez  herrialde  patente  europar  baten  balioztapen  bakoitzari  eraso  egin  behar  izan  beharrean,  PABaren  aurrean  patente  sistema  unitarioaren  herrialdeetako  balioztapen  guztiak  kolpe  batean  baliogabetu  ahal  izango  ditu.  Esaterako,  Espainian,  Alemanian,  Frantzian,  Erresuma  Batuan,  Italian,  Herbeheretan  eta  Portugalen  balioztatutako  patente  europar  bat  badaukagu,  hirugarren  batek,  herrialdez  herrialde  baliogabetzea  eskatu  beharrean,  modu  zentralizatuan  baliogabetu  ditzake  Alemania,  Frantzia,  Italia,  Herbehereak  eta  Portugaleko  balioztapenak  (Espainiakoa  eta  Erresuma  Batukoa  ez  noski,  patente  sistema  unitariotik  kanpo  daude  eta).<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Arrisku  horren  aurrean,  gure  patente  zorroa  aztertu  eta  guretzat  garrantzitsuak  diren  patente  europarrak  OPT-OUT  bidez  patente  unitarioaren  sistematik  kentzeko  aukera  ebaluatu  beharko  genuke.  Ez  bakarrik  eraso  zentralizatu  bat  saihesteko,  baita  seguruenik  erosoago  sentituko  garelako  ezagutzen  ditugun  auzitegi  nazionalen  aurrean,  adibidez  alemaniarren  edo  italiarren  aurrean,  nola  funtzionatuko  duen  ez  dakigun  auzitegi  sortu  berri  baten  aurrean  baino.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>OPT-OUT-a  edozein  unetan  egin  daiteke  PABak  eta  auzitegi  nazionalek  eskumena  partekatuko  duten  trantsizio-aldian,  baina  Akordioa  indarrean  jarri  baino  lehen  egitea  komeni  da.  Bestela,  hirugarren  batek  auzitara  eraman  gaitzake  PABaren  aurrean  guk  OPT-OUT-a  egin  baino  lehen.  PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  aurretik  hiru  hilabeteko  epea  egongo  da  (&#8220;sunrise  period&#8221;  deritzona)  OPT-OUT-a  egin  ahal  izateko.  Martxoaren  1ean  hasiko  da  epe  hori.  Denbora  daramagu  enpresei  OPT-OUT-aren  inguruan  erabaki  egokienak  hartzen  laguntzeko  lanean.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Bestalde,  zenbait  kasutan  interesgarria  izan  daiteke  efektu  unitarioa  duen  patente  europar  bat  lortzea.  Demagun  Alemanian,  Frantzian,  Italian,  Herbehereetan  eta  patente  sistema  unitarioko  beste  herrialderen  batean  balioztatu  nahi  dugula  patente  europar  bat.  Patente  unitarioa  lortzea  eta  mantentzea  merkeagoa  izango  da  herrialde  horietako  bakoitzean  balioztatzea  eta  mantentzea  baino,  eta  patente  unitarioaren  sistemako  gainerako  herrialdeentzako  babesa  ere  izango  dugu.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  ondoren  bakarrik  lortu  ahal  izango  da  patente  unitarioa.  Gerta  liteke  patente  unitarioa  lortu  nahi  dugun  patente  eskaera  europar  bat  onartzear  egotea.  Egoera  honetan,  patente  unitarioa  lortzeko  aukerarik  gabe  gelditzeko  arriskua  dugu,  patente  europarra  onartu  ondoren  hilabeteko  epea  egongo  delako  patente  unitarioa  eskatzeko.  Hori  dela  eta,  Europako  Patenteen  Bulegoak  aukera  emango  du  kasu  hauetan  patente  europarraren  onarpena  PABaren  Akordioa  indarrean  jarri  arte  atzeratu  ahal  izatea,  horrela  patente  unitarioa  lortzea  ahalbidetuz.  Atzerapen  hori  urtarrilaren  1a  ezkeroztik  eska  daiteke.  Ordutik  onartzear  dauden  patente  europarren  eskaerak  monitorizatzen  ari  gara,  kasuz  kasu  hartu  beharreko  neurriak  hartuz.<\/li>\n<\/ul>\n<p>GALBAIANen  prest  gaude  enpresa,  zentro  teknologiko  eta  unibertsitateak  patente  unitarioaren  inguruan  behar  bezala  aholkatzeko  erronkari  aurre  egiteko.  Horretarako,  behar  bezala  trebatutako  patente  europarren  agenteen  eta  paralegalen  lantalde  bat  daukagu,  eta  baita  patente  unitarioetan  ordezkari  izateko  eta  Patenteen  Auzitegi  Bateratuaren  aurrean  jarduteko  gaitutako  hiru  patente  europarren  agente  ere:  Ismael  Igartua,  Eduardo  Gonz\u00e1lez  eta  Amaia  Sarasola.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.epo.org\/news-events\/news\/2023\/20230217.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Informazio  gehiago<\/a><\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hurrengo  ekainaren  1ean  jarriko  da  indarrean  Patenteen  Auzitegi  Bateratuaren  Akordioa,  eta  horrek  patente  unitarioaren  sistema  martxan  jartzea  ekarriko  du.  Arrazoi  honengatik,  errealitate  berri  honen  aurrean  enpresetako  patenteen  arduradunek  kontuan  zer  hartu  behar  duten  gogorarazi  nahi  dizuegu:  Akordio  hau  indarrean  sartzearekin,  patente  europarraren  sisteman  zegoen  ezer  ez  da  desagertuko,  Europako  patenteak  behin  onartu  eta  gero  Europar&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":12,"featured_media":14264,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[195,224],"tags":[],"class_list":["post-14259","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-galbaian-eu","category-pi-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14259","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/12"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14259"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14259\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14264"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14259"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14259"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14259"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}