{"id":14792,"date":"2025-02-28T12:38:10","date_gmt":"2025-02-28T11:38:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.galbaian.com\/?p=14792"},"modified":"2025-02-28T14:00:56","modified_gmt":"2025-02-28T13:00:56","slug":"gutxieneko-patente-bideragarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/gutxieneko-patente-bideragarria\/","title":{"rendered":"Gutxieneko  Patente  Bideragarria"},"content":{"rendered":"<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-40962cc9d67e005f18551dc4682e481a\" ><h1><\/h1><\/div><\/div>\n<div class=\"row \"><div class=\"wpv-grid grid-1-1  wpv-first-level first unextended\" style=\"padding-top:0px;padding-bottom:0px\" id=\"wpv-column-9a0fa0e2f29337616c6a659cd3e0b62f\" ><p>Enpresa  berritzailea  zarete?  Erantzuna  baiezkoa  bada,  zenbat  apustu  teknologiko  egingo  dituzue  aurten?  Galdera  zehaztuko  dut:  zenbat  apustu  teknologiko  egingo  dituzue  aurten  patente  eskaera  berri  moduan?  Izan  ere,  patente  eskaera  bakoitza  apustu  bat  da,  eta  teknologiaren  alde  egiten  dugula  diogu,  baina,  egia  esateko,  oso  apustu  gutxi  egiten  ditugu  hura  babesteko.<\/p>\n<p>Apustuez  ari  garenez,  apustu  egingo  nuke  posible  dela  patente  bat  lortzea  berrikuntza  teknologikoko  ia  edozein  proiektu  serio  samarrerako.  Baina  hori  ere  ez  da  kontua.  Lortzen  ditugun  patenteek  zerbaitetarako  balio  behar  digute,  gure  balio  proposamenarekin  lotutako  alderdi  garrantzitsuren  bat  babestu  behar  dute.<\/p>\n<p>Gure  bezeroentzako  ze  irtenbide  tekniko  izan  daitezkeen  interesgarriak  jakiteko  irizpide  eta  intuizio  nahikoa  edukitzea  da  kontua,  eta  patente  eskaerak  aurkeztea  horiek  babesten  saiatzeko,  apustu  guztiak  ez  direla  irabazten  onartuz  eta  kontziente  izanik  beti  gaudela  garaiz  huts  egindako  apustuetatik  erretiratzeko.<\/p>\n<p>Ez  da  kostu  arazo  bat,  jabetza  industrial  eta  intelektualaren  kultura  faltaren  ondorioa  baino.  Azkenean  bertan  behera  uzten  den  patente  eskaera  bati  lotutako  kostuak  oso  arrazoizkoak  dira  konparatzen  badira,  adibidez,  herrialde  askotan  patente  bat  indarrean  mantentzearen  kostuekin  (batez  ere  patente  horrek  ez  badakarkigu  inolako  onurarik  eta  bertan  behera  uzten  ausartzen  ez  garelako  mantentzen  badugu),  eta,  oro  har,  kostu  horiek  hutsalak  dira  babestu  nahi  den  teknologia  garatzeko  inbertitutakoarekin  alderatuta.  Txipa  aldatu  behar  dugu,  eta  patente  eskaerak  inbertsio  gisa  ulertu,  ez  gastu  gisa.<\/p>\n<p>Patente  eskaerarik  aurkezten  ez  badugu,  beste  batzuek  patentatzen  dutenaz  kezkatzea  besterik  ez  zaigu  geratuko.  Sektore  berean  diharduten  guztiek  arazo  berak  konpondu  nahi  dituztenez,  ez  da  ezohikoa  irtenbide  ezberdinak  elkarren  artean  gainjartzea.  Ez  dago  ezer  frustragarriagorik  gure  lehiakide  batek  guk  aurrez  asmatu  dugun  baina  saiakerak  pena  merezi  ez  zuelakoan  babestu  ez  dugun  kontzeptu  bat  patentatu  duela  ikustea  baino.  Halakoetan  alferrik  da  eskuak  burura  eraman  eta  \u201cNola  eman  ahal  izan  diete  patente  hau?\u201d  galdetzea.<\/p>\n<p>\u201cGutxieneko  Patente  Bideragarria\u201d  kontzeptua  aldarrikatzen  dut.  Daukagunean,  eska  dezagun  patentea.  Egin  dezagun  apustu.  Gaizki  ateratzen  bazaigu,  patente  eskaera  erretiratzeko  denbora  izango  dugu,  baita  argitaratu  aurretik  ere.  Ondo  ateratzen  bazaigu  eta  patentatutako  teknologia  arrakastaz  merkaturatzen  badugu  aldiz,  lortutako  etekinetan  inpaktua  izugarria  izan  daiteke.<\/p>\n<p><em>*  Artikulu  hau  Innobasqueren  \u201cLiderrak  eta  berrikuntza\u201d  atalean  argitaratu  zen  2025eko  urtarrilaren  15ean  eta  TU  Lankideko  iritzi  sailean  2025eko  urtarrilaren  21ean:<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/erakunde-bazkideak\/liderrak-eta-berrikuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/erakunde-bazkideak\/liderrak-eta-berrikuntza\/<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tulankide.com\/eu\/gutxieneko-patente-bideragarria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.tulankide.com\/eu\/gutxieneko-patente-bideragarria<\/a><\/p>\n<p><em>*  Artikulua  gazteleraz:<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/lideres-innovacion\/patente-minima-viable\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.innobasque.eus\/lideres-innovacion\/patente-minima-viable\/<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tulankide.com\/es\/patente-minima-viable\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.tulankide.com\/es\/patente-minima-viable<\/a><\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Enpresa  berritzailea  zarete?  Erantzuna  baiezkoa  bada,  zenbat  apustu  teknologiko  egingo  dituzue  aurten?  Galdera  zehaztuko  dut:  zenbat  apustu  teknologiko  egingo  dituzue  aurten  patente  eskaera  berri  moduan?  Izan  ere,  patente  eskaera  bakoitza  apustu  bat  da,  eta  teknologiaren  alde  egiten  dugula  diogu,  baina,  egia  esateko,  oso  apustu  gutxi  egiten  ditugu  hura  babesteko.  Apustuez  ari  garenez,  apustu  egingo  nuke&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":12,"featured_media":14803,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[195,224],"tags":[],"class_list":["post-14792","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-galbaian-eu","category-pi-eu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14792","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/12"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14792"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14792\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14803"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14792"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14792"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.galbaian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14792"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}