GALBAIANeko bazkide-sortzailea eta patente aholkularia da Aitziber. Patentagarritasun azterketak egiten esperientzia handia du; baita espainiar, europar eta nazioarteko patente eskariak eta erabilera ereduak idazten ere; erabilera eredu eta patenteen arau-hauste arriskuak eta baliotasunak aztertzen ere bai.
GALBAIAN sortu aurretik Aitziber Fagor Ederlanen aritu zen hamar urtez, lehenengo prozesuen eta produktuaren erantzule gisa eta ondoren fundizio eta mekanizatu proiektuen kudeatzaile gisa. 2008an Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuan sartu zen patenteen aholkulari gisa.
KARGUA
Patente aholkularia
TITULAZIOA
Europar Patenteen Agente kualifikatua (EQE 2019).
Patenteen Europar Zuzenbideko Ikastaroa. Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI) (2008-2010).
Antolakuntza Industrialeko Goi Ingeniaria. Goi Eskola Politeknikoa. Mondragon Unibertsitatea (1998).
Ingeniari Industrial Teknikoa, mekanika espezialitatea (diseinua). Goi Eskola Politeknikoa. Mondragon Unibertsitatea (1996).
KONTAKTUA
Tel.: +34 943 253 950
asantamaria@galbaian.com