GALBAIANeko bazkide-sortzailea eta patente aholkularia da Eduardo. Patentagarritasun azterketak egiten esperientzia handia du; baita espainiar, europar eta nazioarteko patente eskariak eta erabilera ereduak idazten eta tramitatzen ere; patenteak emateko oposizioetan eta patenteen arau-hauste arriskuak eta baliotasunak aztertzen ere bai. Prozesu judizialetan peritu lanak egin izan ditu eta jabetza industrial arloko kudeaketa eta estrategia aholkularia da.
Patente arloko trebakuntza-ikastaroetako irakaslea da Eduardo lanean ari diren profesionalentzat eta unibertsitate ikasleentzat eta patenteei buruzko hitzaldiak ematen ditu foroetan, mintegietan eta jardunaldietan.
“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gidak patente agente gomendagarri izendatu du 2020tik: https://www.iam-media.com/directories/patent1000/rankings/spain
GALBAIAN sortu aurretik Fagor Automationeko elektronika digitaleko I+Gko teknikaria izan zen bost urtez eta ondoren Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuko patenteen aholkularia zazpi urtez.
KARGUA
Patente aholkularia
TITULAZIOA
European Patent Litigation Certificate. Politecnico di Milano (2022).
Patente Europarren Agente Kualifikatua (EQE 2010).
Patenteen Europar Zuzenbideko Ikastaroa. Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI) (2006-2008).
Automatika eta Elektronika Industrialeko Goi Ingeniaria. Goi Eskola Politeknikoa. Mondragon Unibertsitatea (2000).
KONTAKTUA
Tel.: +34 943 253 950
egonzalez@galbaian.com