Maitane GALBAIANeko bazkide da 2017az geroztik. Patente eta diseinu industrialen tramitazioaren arduraduna da eta honako organismo hauetan aurkezten diren eskaerak kudeatzen ditu: Espainiako Patente eta Marken Bulegoa (OEPM), Europako Patente Bulegoa (EPO), Munduko Jabetza Intelektualeko Erakundea (WIPO) eta Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoa (EUIPO). Atzerriko patente eta diseinu industrialen eskaera eta tramitazioaren ardura ere berea da.

2016an hasi zen GALBAIANen, administrazio sailean. Ordutik jabetza industrial eta intelektualaren arloan formatzen joan da eta gaur egun patente eta diseinu industrialen kudeaketa administratibo eta tramitazio arloetan duen ezagutza oso zabala da.  GALBAIANeko lantaldera bildu aurretik, Maitanek Bankako munduan egin zuen lan, partikularrei eta enpresei aholkua emanez. Aurretik enpresa txikien hasierako pausu eta garapenean laguntzaile moduan aritu zen eta lau urte eman zituen Astoren Product Manager lanak egiten

KARGUA

Tramitazio arduraduna

TITULAZIOA

Zuzendaritza estrategikoan Masterra. Deustuko Unibertsitatea (2005).

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziaduna. Deustuko Unibertsitatea (2004).

KONTAKTUA

Tel.: +34 943 253 961
mdiaz@galbaian.com