GALBAIANeko bazkide-sortzailea eta patente aholkularia da Amaia. Patentagarritasun azterketak egiten esperientzia handia du; baita espainiar, europar eta nazioarteko patente eskariak eta erabilera ereduak idazten eta tramitatzen ere; europar patenteen oposizioetan eta patenteen arau-hauste arriskuak eta baliotasunak aztertzen ere bai. Patenteen auzietako peritua da ere.

Patente arloko trebakuntza-ikastaroetako irakaslea da Amaia lanean ari diren profesionalentzat eta unibertsitate ikasleentzat eta patenteei buruzko hitzaldiak ematen ditu foroetan, mintegietan eta jardunaldietan.

“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gidak patente agente gomendagarri izendatu du Amaia 2021ean: https://www.iam-media.com/directories/patent1000/rankings/spain

GALBAIAN sortu aurretik, Savera Group eta Arteca Caucho Metal, S.A.ko I+Gko teknikaria izan zen Amaia lau urtez eta 2005ean Fagor Taldeko Jabetza Industrialeko Departamentuan sartu zen patenteen aholkulari gisa.

KARGUA

Patente aholkularia

TITULAZIOA

European Patent Litigation Certificate. Politecnico di Milano (2022).

Europar Patenteen Agente kualifikatua (EQE 2013).

Patenteen Europar Zuzenbideko ikastaroa. Centre d’Études Internationales de la Propriété Intellectuelle (CEIPI) (2006-2008).

Enpresa Proiektuen Zuzendaritza Masterra. Mondragon Unibertsitatea (2003-2005).

Goi Ingeniari Industriala. Donostiako Ingeniari Industrialen Goi Eskola. Nafarroako Unibertsitatea (1999).

KONTAKTUA

Tel.: +34 943 253 950
asarasola@galbaian.com

vcard