Peruko Patente Bulegoak (INDECOPI) eta WIPO-k enpresei zuzendutako PCT sistemari buruzko webinarra antolatu dute abuztuan 6rako. Webinar honetan Ismael Igartuak hartuko du parte hizlari moduan. Ismaelek enpresentzako PCT sistemak duen erabilgarritasunari buruz hitz egingo du. Informazio gehiago eta izen ematea
Datorren ostegunean, eguerdiko hamabietan, Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) delakoak, gastronomiaren alorreko berrikuntzen babesa aztertzeko mahai-inguru bat antolatuko du. Mahai-ingurua streaming bidez emango da. Moderatzaile lanetan OEPMko Zuzendari den José Antonio Gil Celedonio izango duen mahai inguru honek Idoia Apraiz izango du hizlari gisa. Berarekin batera, Elena Borque Sanz, patenteak aztertzen dituen goi-mailako…