“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Ismael Igartua, Eduardo Gonzalez, Amaia Sarasola eta Idoia Apraiz gomendatutako profesionalen zerrendan sartu ditu beste behin. 2026ko gidak honako hau dio GALBAIAN eta Ismael, Eduardo, Amaia eta Idoiari buruz: “In Spain’s industrial north, GALBAIAN has built a patent practice that mirrors the engineering culture…
Benetan pozten gaitu Jokin Erkoreka gure lankideak Jabetza Industrialeko Agente bilakatzeko azterketa gainditu izana. Era horretan, Idoia Apraiz, Mireia Ansoategi, Ismael Igartua, Itziar Lopez de Bergara eta Jokinek berak osatutako dute hemendik aurrera Galbaianeko Jabetza Industrialeko Agenteen zerrenda. Zorionak, Jokin!!!
GALBAIAN Bilbon ere badago. Pozez eta ilusioz iragarri nahi dizuegu bulego berria zabaldu dugula Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren, Bilbo berriaren aitzindari den irla honetan. Bulegoa urte hasieratik martxan egon den arren, “World IP Day” ospatzeko Bilbao As Fabrik-eko auditorioan bertan antolatu genuen ekitaldia aprobetxatu genuen irekiera ofizialki iragartzeko. Ekitaldiaren aurretik egin zen bulego berriaren inaugurazio…
Jesús Latak jaso zuen, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IParen) Nazioarteko Eguna (“World IP Day”) ospatzeko “Asmatzaileak: adimena bereizkuntzaren zerbitzura” izenburupean Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren antolatu genuen jardunaldiaren bukaeran, urteko asmatzaileari GALBAHE Saria. Jesús Lata Chief Technical Engineer da SENERen. Industria-ingeniari mekanikoa prestakuntza eta bokazioz, bere ibilbide profesional osoa SENERen egin du, proiektu oso berritzaileak eta…
“World IP Day” dela eta, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IParen) Munduko Eguna, GALBAIANek jardunaldi bat antolatu zuen Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik auditorioan. WIPO erakundeak (“World Intellectual Property Office” delakoak) aurtengo “World IP Day” ospatzeko aukeratu zuen gaia IPa eta kirola izan zen. Nolanahi ere, kirola ekitaldi osoan presente egon bazen ere, jardunaldiarentzako aukeratutako izenburua hau…
Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IP) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du apirilaren 27an, Bilboko Zorrotzaurren dagoen Bilbao As Fabrik-eko auditorioan. Jardunaldi honetan asmatzaileek berrikuntza prozesuan betetzen duten rolean jarriko da arreta, eta urteko asmatzaileari GALBAHE Saria emango zaio. PROGRAMA 15:30 Ongi etorria eta sarrera Ismael Igartua, GALBAIANeko Zuzendaria 15:45 IP-a eta kirola…
EOI (“Escuela de Organización Industrial”) erakundearen Fundazioak Espainiako patenteen aplikazio praktikoari buruz plazaratu berri duen ikerketa baten arabera, patenteen % 76aren eskatzaileek beraien estrategian jabetza industrialaren kudeaketarako politika espezifikoa dutela aitortzen dute. Kontu honek hausnarketarako tartea eman dit. Zer ulertzen dute enpresek, zentro teknologikoek eta unibertsitateek jabetza industrial mailako estrategia bat izateaz? Ze, zalantzarik gabe,…
Abenduaren 2an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan (patenteak, utilitate modeloak, diseinu industrialak, markak, enpresa-sekretuak, autore eskubideak) ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren enpresaren estrategiarekin…
Urriaren 8an Ismael Igartuak eta Idoia Apraizek jabetza industrial eta intelektualari buruzko aurrez aurreko ikastaro bat emango dute, 9:30etatik 14:00etara. Innobasquek bere bazkide diren erakundeentzako antolatutako berrikuntza prestakuntzaren parte den ikastaro honen izenburua hau da: “Jabetza Industriala eta Intelektuala (IP): arriskuak nola saihestu eta aukerak nola aprobetxatu”. Oso ikuspegi praktiko batetik emango den ikastaroa da….
Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren (IP) Agentzia bat gara, besteekiko desberdina. Ziurrenik, munduko PI Agentzia bakarra izango gara, non taldeko pertsona guztiak, beteranoenetik gazteenera, bazkide garen. Gure proiektuarekin bat egiten duen pertsona oro ahalik eta lasterren bazkide bihurtzea nahi dugu. Gainera, kooperatiba bat gara, horrek ikuspegi sozial batetik dituen konnotazio guztiekin. Hasteko, ez dugu besteren kontura…