Ekainaren 19an amaitu zen Patenteen Kudeaketa Estrategikoaren Ikastaroaren 12. edizioa. Mondragon Unibertsitateak sustatzen du ekimen hau, Dani Justel, unibertsitateko irakasleak koordinatuta eta Ismael Igartua gure zuzendariaren zuzendaritzapean. 2010ean jarri zen martxan patenteen mundua euskal enpresa eta teknologiaren ekosistemara hurbiltzeko helburuarekin, eta ikastaroa erreferente bihurtu da arlo honetan. Bere helburua profesionalak berrikuntzaren emaitzak identifikatu, babestu, kudeatu…
“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Ismael Igartua, Eduardo Gonzalez, Amaia Sarasola eta Idoia Apraiz gomendatutako profesionalen zerrendan sartu ditu beste behin. 2026ko gidak honako hau dio GALBAIAN eta Ismael, Eduardo, Amaia eta Idoiari buruz: “In Spain’s industrial north, GALBAIAN has built a patent practice that mirrors the engineering culture…