Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu dute SPRI, Enterprise Europe Network eta Innobasqueren laguntzarekin. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen hamargarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko hizlariez gain industriatik datorren hizlari berri batek hartuko du parte: Siemens AG-ko Hendrik Promies jabetza industrialeko adituak….

EBko Markak eta Diseinu komunitarioak BREXITaren aurrean Joan den 2020/01/31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik, 2020/12/31ra arteko trantsizio-aldia ireki da. Epe horretan, EBko Marken erregistroek eta Diseinu komunitarioek eragin bera izaten jarraituko dute Erresuma Batuan. Erresuma Batuko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (UKIPO) 2021/01/01etik aurrera izango diren aldaketen inguruko gida argitaratu du. Hona hemen aldaketarik esanguratsuenak:…

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter