Euskal Herria izan zen 2025ean aurkeztutako Europako patente-eskaeren kopuruari dagokionez Espainiako autonomia-erkidegoen artean hirugarrena, Katalunia eta Madrilen atzetik. Europako Patenteen Bulegoak (EPO) 2025. urterako patente-joeren estatistika-datuak argitaratu ditu. Datuak erakusten du Europako patente-eskaeren kopuruak 200.000ko langa gainditu duela (+1,4% 2024arekin alderatuta). Eskaeren %42,9 EPCko kide diren estatuetatik etorri ziren. Beste herrialdeen artean, Estatu Batuak (%23,3),…

EOI (“Escuela de Organización Industrial”) erakundearen Fundazioak Espainiako patenteen aplikazio praktikoari buruz plazaratu berri duen ikerketa baten arabera, patenteen % 76aren eskatzaileek beraien estrategian jabetza industrialaren kudeaketarako politika espezifikoa dutela aitortzen dute. Kontu honek hausnarketarako tartea eman dit. Zer ulertzen dute enpresek, zentro teknologikoek eta unibertsitateek jabetza industrial mailako estrategia bat izateaz? Ze, zalantzarik gabe,…

Izen berriarekin datorren arren – “Patenteen Kudeaketa Estrategikoa Ikastaroa” izango da “Patente Aditua Enpresan Kurtsoa” beharrean – , Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen kurtso honen XII. edizioak aurreko edizioaren planteamendu eta eduki bera dauka. Edizio honek, aurrekoak bezala, honako kolaboratzaile hauek ditu: SPRI Taldea, Enterprise Europe Network, Innobasque eta BRTA. Kurtsoaren helburua betikoa da: ikasleei patenteen inguruan…

Abenduaren 2an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan (patenteak, utilitate modeloak, diseinu industrialak, markak, enpresa-sekretuak, autore eskubideak) ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren enpresaren estrategiarekin…

Urriaren 8an Ismael Igartuak eta Idoia Apraizek jabetza industrial eta intelektualari buruzko aurrez aurreko ikastaro bat emango dute, 9:30etatik 14:00etara. Innobasquek bere bazkide diren erakundeentzako antolatutako berrikuntza prestakuntzaren parte den ikastaro honen izenburua hau da: “Jabetza Industriala eta Intelektuala (IP): arriskuak nola saihestu eta aukerak nola aprobetxatu”. Oso ikuspegi praktiko batetik emango den ikastaroa da….

“World IP Day” jardunaldia: IP-aren erritmoa bizi Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IP) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du apirilaren 10ean, BBF – Bilbao Berrikuntza Faktorian, Jabetza Industrial eta Intelektuaren (IP) kudeaketa musikaren sormen munduan gai moduan hartuta. Programa 10:00    Ongi etorria eta sarrera Ismael Igartua Irizar, GALBAIANeko Zuzendaria 10:15    IP-a…

2024ko azaroan, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean (EBAO) diseinuei buruzko funtsezko bi arau argitaratu ziren. Alde batetik, 2024ko urriaren 22ko 2024/2822 (EB) Erregelamendua, diseinu komunitarioei buruzko 6/2002 Kontseiluko Erregelamendua (KE) aldatzen duena. Bestalde, 2024ko urriaren 23ko 2024/2823 (EB) Direktiba, diseinuen babes juridikoari buruzkoa (bertsio bat egina). Bi arau horiek Europako erakundeek 2020tik lan egin duten diseinuen…

Enpresa berritzailea zarete? Erantzuna baiezkoa bada, zenbat apustu teknologiko egingo dituzue aurten? Galdera zehaztuko dut: zenbat apustu teknologiko egingo dituzue aurten patente eskaera berri moduan? Izan ere, patente eskaera bakoitza apustu bat da, eta teknologiaren alde egiten dugula diogu, baina, egia esateko, oso apustu gutxi egiten ditugu hura babesteko. Apustuez ari garenez, apustu egingo nuke…

Ekainaren 14an amaitu zen Ismael Igartuaren zuzendaritzapean eta Dani Justelek koordinatuta Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren XI. edizioa. Edizio honek aurreko edizioekiko bi berritasun azpimarragarri zekartzan. Lehen berritasuna kurtsoaren babesleen zerrendan dago, 2010an kurtsoa jaio zenetik laguntzaile izan diren SPRI, Enterprise Europe Network eta Innobasqueri BRTA batu zaie eta. Bigarren berritasunak kurtsoaren programarekin…

Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna aprobetxatu dugu GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko. 2024ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Copreci S.Coop. kooperatiban bere onena ematen aritu eta gero. Ilusio berezia egiten digu saria Mujikari emateak. Ondo merezitakoa da asmatzaile gisa…

Page 1 of 61 2 3 6

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter