Apirilaren 29an Maider Arregi Goiena telebistako kazetaria etorri zitzaigun bisitan Galbaianera Eider kameralariarekin batera. Aktibo intelektualen babeserako jabetza industrial eta intelektualak eskaintzen dituen tresnak izan zituzten mintzagai Ismael Igartuak eta Maiderrek. Ondoren, Idoia Apraiz txertoen patenteen inguruan aritu zen hizketan. Eskerrik asko Maider eta Eider gurera hurbiltzeagatik! Eskerrik asko Goiena Telebista! Klikatu hemen ikusteko

Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak). Online emango den jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira. Saioaren edukia Jabetza industriala eta intelektuala (JI): zer babes daitekeen,…

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter