Bizi dugun egoera ikaragarri eta arraro honetan, GALBAIANeko lantaldea guztiz operatibo dago, eta %100ean telelanean. Behar duzuenerako hementxe gaude. EPO, OEPM, EUIPO eta WIPOrekin kontaktuan gaude, eta baita gure atzerriko agenteekin ere. Era honetan gure bezeroen espedienteekin inolako arazorik ez dagoela ziurtatu nahi dugu. Zuen esanetara gaude posta elektronikoz, telefonoz eta bideokonferentzia bidez. Eutsi goiari!

Iñaki Etxeberriak, GALBAIANeko bazkide-sortzailetakoa bera, erretiroa hartu du. Hala ere, hemendik aurrera ere GALBAIANeko familiako kide izaten jarraituko du, bere aurretik jubilatu diren Gerardo, Arantzazu, Bedia eta Ibonekin batera. Txantxiku honek berrogeita hamar urteak beteak zeuzkan bere bizitza profesionala patenteen mundura bideratzea erabaki zuenean. Ausardia, ilusio, umiltasun eta energiaz gainezka ekin zion lanbide berria ikasteko…

Alemaniako Auzitegi Konstituzional Federalaren (AKF) berriki Patente Bateratuaren inguruan hartutako erabakiak proiektu honentzako kolpe latza suposatu du. Patente Bateratua Patenteen Auzitegi Bateratuaren (PAB) sorrerarekin lotuta dago. Patente Bateratuaren sistema ezartzen duen Europar Batasuneko (EB) araudia (1257/2012 eta 1260/2012 zenbakia duten Erregelamenduak) 2013ko urtarrilaren 20an sartu zen indarrean, baina PABaren Akordioa indarrean sartu arte ezin izango…

Ismael Igartuak Grupo Español de la AIPPI erakundeak oraintsu argitaratutako Luis-Alfonso Durán-en Omenezko Liburuan hartu du parte bertako eta atzerriko berrogei inguru jabetza industrialeko adituekin batera. Ismael Igartuaren ekarpena “Hacia un nuevo paradigma en la gestión de la Propiedad Industrial e Intelectual (PI)” izenburua duen artikulua izan da. Artikulu horretan, Ismaelek enpresen jabetza industrialaren kudeaketa…

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter