Ismael Igartuak Grupo Español de la AIPPI erakundeak oraintsu argitaratutako Luis-Alfonso Durán-en Omenezko Liburuan hartu du parte bertako eta atzerriko berrogei inguru jabetza industrialeko adituekin batera.
Ismael Igartuaren ekarpena “Hacia un nuevo paradigma en la gestión de la Propiedad Industrial e Intelectual (PI)” izenburua duen artikulua izan da. Artikulu horretan, Ismaelek enpresen jabetza industrialaren kudeaketa eraginkorrerako gakoen inguruan hausnartu du, patente agenteek zentzu horretan egin beharrekoan ere sakonduz.