Urriaren 8an Ismael Igartuak eta Idoia Apraizek jabetza industrial eta intelektualari buruzko aurrez aurreko ikastaro bat emango dute, 9:30etatik 14:00etara. Innobasquek bere bazkide diren erakundeentzako antolatutako berrikuntza prestakuntzaren parte den ikastaro honen izenburua hau da: “Jabetza Industriala eta Intelektuala (IP): arriskuak nola saihestu eta aukerak nola aprobetxatu”. Oso ikuspegi praktiko batetik emango den ikastaroa da….
Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren (IP) Agentzia bat gara, besteekiko desberdina. Ziurrenik, munduko PI Agentzia bakarra izango gara, non taldeko pertsona guztiak, beteranoenetik gazteenera, bazkide garen. Gure proiektuarekin bat egiten duen pertsona oro ahalik eta lasterren bazkide bihurtzea nahi dugu. Gainera, kooperatiba bat gara, horrek ikuspegi sozial batetik dituen konnotazio guztiekin. Hasteko, ez dugu besteren kontura…
“Managing IP” argitalpenak gure lankide diren Ismael Igartua eta Amaia Sarasola gomendatu ditu patenteen aditu gisa 2025eko bere sailkapenetan “Patent Star” izendatuz. Hauek dira Managing IP-k sailkapenak osatzeko inkestak egiterakoan bildutako bezeroen testigantza batzuk: “We value the detailed analysis in the study of possible new patents.” “It is a great team of professionals and they…
“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Ismael Igartua, Eduardo Gonzalez, Amaia Sarasola eta Idoia Apraiz gomendatutako profesionalen zerrendan sartu ditu beste behin. 2025eko gidak honako hau dio GALBAIAN eta Ismael, Eduardo, Amaia eta Idoiari buruz: “Putting successful business at the heart of all it does, GALBAIAN couples this with an…
Beste behin ere, GALBAIANek aktiboki parte hartzen du Euskaraldian. Langileek dagoeneko aukeratu dute “ahobizi” edo “belarriprest” rola, eta euskararen erabilera are gehiago bultzatuko duten jarduerak aurrera eramango dira. Euskaraldia maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Informazio gehiago: https://euskaraldia.eus
GARAIA Parke Teknologikoko GALBAIANen egoitzan ospatutako ekitaldi xume eta hunkigarri batean, GALBAHE Saria eman diogu Jean-Philippe Aguerreri. Ipar euskaldun hau Mondragon Assemblyn jaiotzen den berrikuntzaren aurpegi eta arima da. 2008tik Mondragon Assembly-ko I+G arduradun den honek, lankideen eta GALBAIANeko lantaldearen berotasunean jaso du GALBAHE Saria. Ez zaio meriturik falta Jean-Philippe-i urteko asmatzaile onena bezala aitortua…
GALBAIAN S.Coop.-ek EKIMENA_ES TALENTUAREN EKOSISTEMA KOOPERATIBOA proiektuan parte hartzen du. EKIMENA_ES TALENTUAREN EKOSISTEMA KOOPERATIBOA proiektuak Eredu Integral bat garatu eta ezarri nahi du talentu berria sortzeko eta erakartzeko eta dagoena eraldatzeko/garatzeko, negozioen eta gizartearen eraldaketa erronkei erantzunez, pertsona guztien inklusioa eta enplegagarritasuna eta gazteen lurraldera errotzea ziurtatuz. EKIMENA_ES TALENTUAREN EKOSISTEMA KOOPERATIBOA proiektua honako hauek osatutako…
GALBAIAN S.Coop.-ek BULTZADA – IKT – KOOPERATIBOA – 1 proiektuan parte hartzen du. BULTZADA – IKT – KOOPERATIBOA – 1 proiektuak intralogistika prozesuen eraldaketa eta modernizazio digitala eta ekoizpenaren hobekuntza bultzatu nahi ditu. BULTZADA – IKT – KOOPERATIBOA – 1 proiektua honako hauek osatutako talde batek garatzen du: ABANTAIL S.Coop. GALBAIAN S.Coop. BIHAR S.Coop. FAGOR…
“World IP Day” jardunaldia: IP-aren erritmoa bizi Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IP) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du apirilaren 10ean, BBF – Bilbao Berrikuntza Faktorian, Jabetza Industrial eta Intelektuaren (IP) kudeaketa musikaren sormen munduan gai moduan hartuta. Programa 10:00 Ongi etorria eta sarrera Ismael Igartua Irizar, GALBAIANeko Zuzendaria 10:15 IP-a…
Enpresa berritzailea zarete? Erantzuna baiezkoa bada, zenbat apustu teknologiko egingo dituzue aurten? Galdera zehaztuko dut: zenbat apustu teknologiko egingo dituzue aurten patente eskaera berri moduan? Izan ere, patente eskaera bakoitza apustu bat da, eta teknologiaren alde egiten dugula diogu, baina, egia esateko, oso apustu gutxi egiten ditugu hura babesteko. Apustuez ari garenez, apustu egingo nuke…