Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren (IP) Agentzia bat gara, besteekiko desberdina. Ziurrenik, munduko PI Agentzia bakarra izango gara, non taldeko pertsona guztiak, beteranoenetik gazteenera, bazkide garen. Gure proiektuarekin bat egiten duen pertsona oro ahalik eta lasterren bazkide bihurtzea nahi dugu. Gainera, kooperatiba bat gara, horrek ikuspegi sozial batetik dituen konnotazio guztiekin. Hasteko, ez dugu besteren kontura lan egiten, baizik eta geure proiektuan egiten dugu lan. Hasieratik.

Lehen euskal enpresa taldea den MONDRAGON Taldeko kide da gure kooperatiba. Beraz, hezkuntza, ikerketa eta enpresak lotzen dituen lankidetza ekosistema bateko kide gara eta horrek hazkunde eta inpaktu aukera ugari ematen ditu esparru guztietan.

Zeren bila gabiltzan:

IP gaiak lantzeko dugun moduarekin bat bazatoz, gustatuko litzaiguke zu gure komunitateko kide izatea. Zure profila edozein dela ere, entzuteko prest gaude, baina une honetan bilatzen ari garena honako hau da:

KUALIFIKAZIO osoa edo partziala duen eta BIOTEKNOLOGIAN, BIOMEDIKUNTZAN, KIMIKAN edo antzeko diziplinetan espezializatuta dagoen EUROPAKO PATENTEEN AGENTEA

 Zer eskaini diezazukegun:

  • Lan-modalitate hibridoa, ordutegi-malgutasunarekin eta kontziliazioarekin.
  • Gure bezeroekin batera lan egiteko aukera, bere taldeko beste kide bat bezala, bere interes eta beharrekin konprometituta.
  • Diziplina anitzeko talde dinamiko eta esperientzia handiko bateko kide izatea.
  • Ingurunean PI kultura bat sortzen parte hartzea, kultura hori sustatzen duten ekitaldiak antolatuz eta horietan parte hartuz.
  • 2 urte baino gutxiagoko epean kooperatibako bazkide bihurtzeko aukera.
  • Soldata lehiakorra, zure esperientziaren araberakoa.

Egingo duzuna:

Enpresei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei IP gaiei buruzko aholkuak ematea, zentzurik zabalenean, eta, besteak beste, honako zeregin hauek gauzatzea:

  • Garapen berrien patentagarritasuna aztertzea eta hurbilen dagoen teknikaren egoera zehaztea, patenteak bilatu ondoren. Patente eskaera idaztea, hala dagokionean.
  • Lehiaren patenteen irismena eta baliozkotasuna aztertzea.
  • Patenteak hausteko arriskuari buruzko txostenak egitea.
  • Patenteen auzietan aholkularitza teknikoa ematea.
  • PI estrategiak diseinatzea.
  • Prestakuntza-saioak ematea.

Bete beharko zenituzkeen baldintzak:

 Biologiako, Bioteknologiako, Farmaziako, Kimikako edo Medikuntzako lizentziatura, goi-mailako gradua edo doktoretza, bereziki BIO munduarekin lotutako ikasketak.

  • Europako patenteen agentea, kualifikazio osoa edo partziala duena.
  • Lan esperientzia BIO munduan.
  • Ingeles maila altua, ahoz eta idatziz. Alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da.
  • Analisi eta adierazpen gaitasun handia.
  • Bezeroekin tratatuz gozatzeko gaitasuna.

Lanpostuan interesa baduzu, idatzi Enara Gallastegiri (egallastegi@galbaian.com).

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter