GARAIA Parke Teknologikoko GALBAIANen egoitzan ospatutako ekitaldi xume eta hunkigarri batean, GALBAHE Saria eman diogu Jean-Philippe Aguerreri. Ipar euskaldun hau Mondragon Assemblyn jaiotzen den berrikuntzaren aurpegi eta arima da.
2008tik Mondragon Assembly-ko I+G arduradun den honek, lankideen eta GALBAIANeko lantaldearen berotasunean jaso du GALBAHE Saria.
Ez zaio meriturik falta Jean-Philippe-i urteko asmatzaile onena bezala aitortua izateko. Alde batetik, dagoeneko argitaratutako 14 patente familiatan agertzen da asmatzaile gisa, horietako asko Mondragon Assembly-ren izenean eta gainontzekoak Kiro Robotics-en izenean. Esteka honetan aurki daitezke patente familia guzti hauek:
https://worldwide.espacenet.com/patent/search?q=in%20all%20%22jean%20philippe%20aguerre%22
Beste alde batetik, Mondragon Assembly-ko ikerketa taldea zuzentzeaz gain, erakundearen jabetza industriala eta intelektuala kudeatzeaz ere arduratzen da.
Ismael Igartua gure zuzendariak eman dio Jean-Philippe-i, bere ibilbidea goraipatu ondoren, 2025eko GALBAHE Sariaren garaikurra. Urteko asmatzaileak esker oneko hitzak partekatuz jaso du garaikurra. Bide batez, Mondragon Assembly-n patenteen garrantziaz jabetzen hasi ziren garaiak gogoratu ditu, eta baita arlo horretan zenbat hobetu duten azpimarratu ere.
Garaikurrarekin batera, Ismaelek sariaren bi oroitzapen kuadroetako bat ere helarazi dio. Bigarren kuadroa, nola ez, GALBAIAN-eko “wall of fame” delakorako zen, GALBAHE Sari guztiei dagozkien kuadroak dauden famaren paretarako. Jean-Philippe-ek berak ipini du kuadroa zegokion lekuan.
Ekitaldia bertaratutakoen arteko elkarrizketa biziekin eta argazki saio batekin amaitu da.
GALBAHE Sariari buruz
GALBAIANek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu dituen asmatzaileari. Sari honen bidez, GALBAIANek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, merezi duten ikusgarritasuna eta aitortza emanez.
Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:
- 2024: Jose Ignacio Mujika (Copreci) – https://www.galbaian.com/eu/mujikak-2024ko-galbahe-saria-jaso-du/
- 2023: Nagore Abrisketa (Vicinay Marine Innovación) – https://www.galbaian.com/eu/nagore-abrisketak-2023ko-galbahe-saria-jaso-du/
- 2022: Bitor Mendiguren (fundador Ingeteam) – https://www.galbaian.com/eu/bitor-mendigurenek-jaso-du-asmatzaile-onenari-galbahe-saria/
- 2021: Arrate Jaureguibeitia (Biolan) – https://www.galbaian.com/eu/galbaianek-world-ip-day-ospatu-eta-galbahe-saria-eman-du/
- 2019: Manu Colino (Ulma Construction) – https://www.galbaian.com/eu/manu-colino-vegak-jaso-du-urteko-asmatzaileari-galbahe-saria-2019/
- 2018: Tomás Morlanes (Fagor Automation) – https://www.tulankide.com/eu/bideoak/tomas-morlanes-urteko-asmatzaile-onenaren-galbahe-saria
- 2017: Eneko Izquierdo (Ulma Packaging) – https://www.galbaian.com/eu/urteko-asmatzaileari-galbahe-2017-saria/ 2016: Felix Kerejeta (Copreci) – https://www.copreci.com/es/coccion-gas/presentacion/12-noticias/1790-felix-kerejeta-gestor-senior-de-tecnologia-de-copreci-recibe-el-premio-mejor-inventor-del-ano





