IAM gidako patente agentzia gomendatuen zerrendan agertu da beste behin GALBAIAN. Berau da zerrendan agertzen den euskal jatorriko patente agentzia bakarra. Bestalde, Ismael Igartua patente agente oso gomendagarri bezala nabarmendua izan da berriro. Estatu mailan lan egiten duten patente agente guztien artean bost besterik ez dira oso gomendagarri izendatutakoak. Gidak honako hau dio GALBAIAN eta…

  Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu dute Innobasque eta SPRIren laguntzarekin. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen bederatzigarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko hizlariek hartuko dute parte, guztiak ere patente munduan prestigio handidun adituak. Zortzi saio izango dira guztira, irailaren 21ean hasita ostiraletan….

GALBAIANek Euskadi Jabetza Industrialaren mapan jarri du berriz ere apirilak 26an ospatu zen “World IP Day” dela eta. Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundeak (OMPI-WIPO) bultzatutako “Aldaketaren eragileak: emakumeak sormen eta berrikuntzan” leloari atxikita, GALBAIANek jabetza industrialarekin erlazionatutako bost emakume profesional handi gonbidatu zituen gai honi buruzko ikuspegi eta erronkak elkarbanatu zitzaten. SENEReko Nerea Bilbao eta INGETEAMeko…

Aurten GALBAHE 2018 SARIA Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa den Tomás Morlanesentzat izan da. Asmatzaile bezala agertzen den patenteen kalitate eta kopuruarengatik eman zitzaion saria. Patente hauen benetako balioaren adibide da Fagor Automationen lehiakide nagusiena arrakastarik gabe patente hauen kontzesioa baliogabetzen saiatzen ari dela.

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bilduko ditu apirilaren 26rako antolatu duen Jardunaldian, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzeko helburuarekin. Jardunaldian zehar azken urteko asmatzaile onenak GALBAHE 2018 Saria jasoko du. Programa 10:00 Ongi etorria eta sarrera 10:15 Jabetza Industrial eta Intelektualarekin balioa sortzen: begirada ezberdinak…

  Innobideak Prestakuntza programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu dute berriz, 2017an egin zen edizioaren arrakasta dela eta. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektualaren kudeaketan oinarrituta berrikuntza estrategia helbideratzeko bideak aztertzeko diseinatu da….

  GALBAIANeko Zuzendari den Ismael Igartuak “Berrikuntzarekin lotutako edonork patentetaz jakin behar duena” kurtsoa emango du otsailaren 16an Bilboko Merkataritza Ganbaran.  Kurtsoaren iraupena 6 ordukoa izango da. Helburuak: Jabetza industrial eta intelektualari buruzko, eta bereziki patenteei buruzko oinarrizko kontzeptuak finkatzea. Patente bat zer den eta zer ez den barneratzea, zertarako balio duten eta nola lortzen…

Prestakuntza Directiv@21 programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu du bigarren aldiz urte berdinean, maiatzean egin zen edizioaren exitoa dela eta. Modulu hau GALBAIANeko zuzendaria den Ismael Igartuak emango du urriaren 24an Bilbon eta azaroaren 24an Gasteizen. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu…

“Pozik eta helburua bete izanaren sentipenarekin eman genion bukaera pasa den ekainaren 23an Patente Aditua Enpresan Kurtsoaren zortzigarren edizioari. Bederatzi urte igaro dira Guillermo Dorronsorok zuzentzen zuen Innobasqueko i-Talde batean Kurtso hau antolatzea proposatu nuenetik. 2008ko maiatzaren 18ko data dauka orduan prestatu nuen txostentxoak. Bederatzi urte ondoren, zortzi edizio antolatu ditugu eta 124 ikasle izan…

IAM gidako patente agentzia gomendatuen zerrendan agertu da beste behin GALBAIAN. Berau da zerrendan agertzen den euskal jatorriko patente agentzia bakarra. Bestalde, Ismael Igartua, aurreko urtetan patente agente gomendatua bezala nabarmendua izan dena, oso gomendatu izatera pasatu da aurten. Estatu mailan lan egiten duten patente agente guztien artean lau besterik ez dira oso gomendagarri izendatutakoak….

Page 7 of 9 1 5 6 7 8 9

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter