Bizi dugun egoera ikaragarri eta arraro honetan, GALBAIANeko lantaldea guztiz operatibo dago, eta %100ean telelanean. Behar duzuenerako hementxe gaude. EPO, OEPM, EUIPO eta WIPOrekin kontaktuan gaude, eta baita gure atzerriko agenteekin ere. Era honetan gure bezeroen espedienteekin inolako arazorik ez dagoela ziurtatu nahi dugu. Zuen esanetara gaude posta elektronikoz, telefonoz eta bideokonferentzia bidez. Eutsi goiari!

Iñaki Etxeberriak, GALBAIANeko bazkide-sortzailetakoa bera, erretiroa hartu du. Hala ere, hemendik aurrera ere GALBAIANeko familiako kide izaten jarraituko du, bere aurretik jubilatu diren Gerardo, Arantzazu, Bedia eta Ibonekin batera. Txantxiku honek berrogeita hamar urteak beteak zeuzkan bere bizitza profesionala patenteen mundura bideratzea erabaki zuenean. Ausardia, ilusio, umiltasun eta energiaz gainezka ekin zion lanbide berria ikasteko…

Ismael Igartuak Grupo Español de la AIPPI erakundeak oraintsu argitaratutako Luis-Alfonso Durán-en Omenezko Liburuan hartu du parte bertako eta atzerriko berrogei inguru jabetza industrialeko adituekin batera. Ismael Igartuaren ekarpena “Hacia un nuevo paradigma en la gestión de la Propiedad Industrial e Intelectual (PI)” izenburua duen artikulua izan da. Artikulu horretan, Ismaelek enpresen jabetza industrialaren kudeaketa…

  Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak “Patente Aditua Enpresan” kurtsoaren edizio berri bat antolatu dute SPRI, Enterprise Europe Network eta Innobasqueren laguntzarekin. Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzentzen duen hamargarren edizio honen egitura aurreko edizioaren berdina izango da, eta ohiko hizlariez gain industriatik datorren hizlari berri batek hartuko du parte: Siemens AG-ko Hendrik Promies jabetza industrialeko adituak….

GALBAIANen badauzkagu pozik egoteko arrazoiak: Aitziber Santamariak European Qualifying Examination (EQE) delakoa gainditu du eta Europar Patenteen Agente bilakatu da. Berri on honi iaz Idoia Apraizek ere EQE delakoa gainditu izana gehitzen zaio. 2011n GALBAIAN sortu zenean bi  Patente Europarren Agente ginen, eta dagoeneko sei gara, ingeniaritza eta telekomunikazio arloez gain, kimika, biologia eta osasun…

Denbora gutxian hiru patente aholkulari berri batu dira GALBAIANen lantaldera: Laida Mendizabal, Jorge Santiago eta Josu Bilbao. Laida ingeniaritza industrialean doktorea da, garapen ingeniari moduan eskarmentu handia du industrian eta patente zaintzaren arduradun ere izan da. Urtebetetik gora darama patente aholkulari moduan trebatzen. Jorge, ingeniaria, elektronika espezialitateduna, Bilboko jabetza industrialeko agentzia garrantzitsu batean 11 urtez…

HAZINNOVA programak Europar Batasunean markak eta diseinuak erregistratzeko aholkularitza espezializatua eskaintzen die euskal ETEei. Aholkularitza hau doakoa da. Zerbitzu hau eskatzeko egin behar den bakarra honako helbide honetan izena ematea da: https://www.spri.eus/hazinnova/ HAZINNOVA agente bat berehala jarriko da kontaktuan zurekin. GALBAIAN harro dago SALVADOR ORLANDOrekin batera sortu duen lantaldea marka eta diseinuen gaineko aholkularitza zerbitzu…

“INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: Prestakuntza Kudeaketa Aurreratuan” programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu dute beste behin. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektualaren kudeaketan oinarrituta berrikuntza estrategia helbideratzeko bideak aztertzeko diseinatu da. Metodologia zeharo praktiko bati…

IAM gidako patente agentzia gomendatuen zerrendan agertu da beste behin GALBAIAN. Berau da zerrendan agertzen den euskal jatorriko patente agentzia bakarra. Bestalde, Ismael Igartua patente agente oso gomendagarri bezala nabarmendua izan da berriro. Estatu mailan lan egiten duten patente agente guztien artean sei besterik ez dira oso gomendagarri izendatutakoak. Gidak honako hau dio GALBAIAN eta…

Page 8 of 11 1 6 7 8 9 10 11

2026 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika     mondragon