Hurrengo ekainaren 4ean, eguerdiko hamabietan, Oficina Española de Patentes y Marcas (OEPM) delakoak erabilgarritasun ereduari buruzko mahai inguru bat emango du streaming bidez. Mahai inguru honetan, berrikuntza balioan jartzeko estrategiatan erabilgarritasun ereduek egin dezaketen ekarpenari buruz eztabaidatuko da.

Moderatzaile lanetan OEPMko Zuzendari den José Antonio Gil Celedonio izango duen mahai inguru honek Ismael Igartua izango du hizlari gisa. Berarekin batera, Gerardo Penas García, OEPMko Eredu, Diseinu eta Erdieroaleen Azterketa Eremuko Arduraduna, eta Mario Alejandro Varea Sanz eta Maria Pilar Iñiguez Ortega Unibertsitate Irakasle Titularrak arituko dira (lehena Zaragozako Unibertsitatekoa eta Alacanteko Unibertsitateakoa bigarrena).

Informazio gehiago

CategoryAgenda, Galbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter