“World IP Day” ospatzeko jabetza industrial eta intelektualari (JI) buruzko jardunaldi bat antolatuko du GALBAIANek apirilaren 26an Garaia Parke Teknologikoko auditorioan. Aurtengo leloa hau da: “JI eta gaztedia: etorkizun hobeago baterako berritu”. Urtero legez jardunaldian zehar asmatzaile hoberenari GALBAHE Saria emango zaio. Aurtengo jardunaldia berezia da GALBAIANentzat, hamargarren urteurrena bete berri du eta. Aurrerako jakinaraziko…
Idoia Apraizek IP Strategist moduan errekonozimenduak jasotzen jarraitzen du. Oraingo honetan, “IAM Strategy 300 Global Leaders 2022” gidan zerrendatu dute. Informazio gehiago
Berri pozgarri batekin hasi dugu urtea: Itziar Lopez de Bergara gure lankideak Jabetza Industrialeko Agente bilakatzeko azterketa gainditu du. Era horretan, Idoia Apraiz, Mireia Ansoategi, Juan Fernández, Ismael Igartua eta Itziarrek berak osatutako dute hemendik aurrera Galbaianeko Jabetza Industrialeko Agenteen zerrenda. Zorionak, Itziar!!!
Hamar urte joan dira sortu ginenetik, hamar urte Galbaian izango ginela erabaki genuenetik. Izana eta izena. Izen iradokitzaile bat nahi genuen, eta irudimenak Far West basatian galbahearekin urre bila dabilenaren irudi urruna ekarri zigun. Guk ere besteak beste urrea aurkitu nahi genuen, gurekin partekatzen dituzuen zuen proiektu berritzaileek berez daukaten urrea aurkitu eta babestu, horretarako…
Abenduaren 14an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren “IP Design” delakoan murgilduko da, hau da, produktu edo zerbitzu berri…
“IAM Strategy 300: The World’s Leading IP Strategists 2021” gida entzutetsuak Idoia Apraiz sartu du IP Strategist-en zerrendan. Zerrenda honek jabetza industrial eta intelektualeko (JI) zorroen balioa maximizatzen duten estrategien garapen eta inplementazioaren lidergoa daramaten pertsonak identifikatzen ditu. JIaren arloan estrategiak duen garrantzia kontutan hartuta, bereziki harro gaude gidak JIean aholkularitza estrategikoan Idoiak egindako lana…
“IAM Patent 1000 – The World’s Leading Patent Professionals” gida entzutetsuak Amaia Sarasola sartu du 2021ko gomendatutako profesionalen zerrendan lehenengo aldiz. Aurten ere, Ismael Igartua eta Eduardo Gonzalez profesional gomendagarri bezala nabarmenduta agertzen dira, Ismael zortzi profesional gomendagarrienen artean azalduz. GALBAIAN ere patente agentzia gomendatu moduan aipatzen da beste behin, zortzi agentzia gomendagarrienen artean. Gidak…
Apirilaren 29an Maider Arregi Goiena telebistako kazetaria etorri zitzaigun bisitan Galbaianera Eider kameralariarekin batera. Aktibo intelektualen babeserako jabetza industrial eta intelektualak eskaintzen dituen tresnak izan zituzten mintzagai Ismael Igartuak eta Maiderrek. Ondoren, Idoia Apraiz txertoen patenteen inguruan aritu zen hizketan. Eskerrik asko Maider eta Eider gurera hurbiltzeagatik! Eskerrik asko Goiena Telebista! Klikatu hemen ikusteko
Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak). Online emango den jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira. Saioaren edukia Jabetza industriala eta intelektuala (JI): zer babes daitekeen,…
GALBAIANek bat egin du “World IP Day” egunean, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunarekin eta aurtengo aukeratu den leloarekin: “JIa eta ETEak: ideiak merkatura hel daitezen”. Izotza apurtu duen hizlaria Iñigo Irizar Arcelus izan da, HANDITUko bazkidea. “Garrantzitsuena ez da patentatzea” izenburu probokatzailearekin aurkeztu duen ponentzian nabarmendu du JIeko aholkulariek ez dutela hornitzaile hutsak…