Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 26an, hurrengo apirilak 1ean indarrean jarriko den patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz jardunaldia antolatu du GALBAIANek. Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria emango zaio. Saridunaren izena egunean bertan jakinaraziko da.   JARDUNALDIA Zein ondorio izango du Patenteen…

2016ko Patenteen Joerak Europako Patenteen Bulegoan. Europako Patenteen Bulegoak (EPO) bertako patenteen joerei buruzko 2016ko estatistikak argitaratu ditu. Datuen arabera, europar patente eskaeren kopurua aurreko urtearekiko antzekoa izan da 159.353 eskaeretara helduz. Kopuru honen erdia Europako herrialdeetatik datoz. Kanpoko herrialdeetatik, Estatu Batuak, Japonia, Txina eta Korea nabarmentzen dira. Azken bi hauek, azpimarratzekoak eskaera zenbakien hazkundea…

2017ko otsailaren 10ean Italiak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Ituna (PABI) berretsi du. Jadanik, 12 herrialdek berretsi dute Ituna, horien artean Frantziak. Ituna indarrean egoteko gutxienez 13 herrialdek berretsi behar dute, haien artean beharrezkoa izanik Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia egotea. Aurreko azaroaren 28an, Erresuma Batuko gobernuak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Akordioa berresteko prozesuaren prestaketekin hasiko dela esan…

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 1ean indarrean jartzekoa den Patente Lege berriaren inguruko jardunaldi bat antolatu dugu hurrengo apirilaren 26rako. Jardunaldian zehar azken 12 hilabetetako asmatzaile onenari GALBAHE SARIA 2017 emango diogu. Ekitaldiaren zehaztasunak laster emango ditugu aditzera. Gorde goiza gurekin partekatzeko! Eguna: 2017/04/26; 9:00h Lekua: Udalaitz Auditorioa, GARAIA Berrikuntza Gunea,…

Ikusita Europar ETEak jabetza industrial eta intelektual (JI) arloko tresnak erabiltzeko zailtasunak dituztela, eta erabili ezkero, betearazteko baliabiderik ez dituztela, Europar Batasuneko Batzordeak, Europar ETE berritzaile eta sortzaileek jabetza industriala sortu eta erabiltzen laguntzeko politikak argitaratu dituzte. Hartuko dituzten neurriek hurrengo jarduerekin zerikusia dute: ETEn jabetza industrialerako sarbidea erraztu Jabetza industrialaren aurre-diagnostikoa hobetu eta garatu…

Erresuma Batuko gobernuak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Akordioa berresteko prozesuaren prestaketekin hasiko dela esan du, Patenteen Auzitegi Bateratua lehenbailehen martxan jartzeko. Hala ere, honek ez du aurreikusten Erresuma Batuak Europar Batasunarekin hurrengo negoziazioetan izango duen jarrera. Patente Bateratua eta Patente Auzitegi Bateratua gutxienez hamahiru estatu kideek Auzitegi Bateratuaren Akordioa berresten dutenean indarrean jarriko dira, hamahiru estatu…

Azaroaren 7tik 11ra Euskalduna Jauregian ospatuko den Kudeaketa Aurreratuaren 22. Europar Astearen baitan,  GALBAIANeko Zuzendari den Ismael Igartuak “Kudeaketa aktiboa eta estrategia jabetza industrialaren arloan” izeneko ekitaldian hartuko du parte azaroaren 10ean. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen ekitaldi honetan, ekitaldiari izenburua ematen dion gaiari buruzko ponentzia bat aurkeztuko du Ismaelek, eta ondoren hiru enpresek jabetza industrial…

Aurreko ekainaren 22an, Erresuma Batuko biztanleek Europar Batasunatik ateratzeko erabakia hartu zuten. Honek bere eragina izango du arlo askotan, jabetza industrial eta intelektualean barne. Sortu den espekulazioa dela eta, Erresuma Batuko Gobernuak abuztuaren 6an gaur egun Erresuma Batuan indarrean dauden jabetza industrial eta intelektualari buruzko nazioarteko hitzarmenetan izan dezakeen eraginari buruz adierazpen bat egin du….

Galbaianekin elkarlanean, Edell, Shapiro & Finnan bulegoko hiru adituk Estatu Batuetako Patente Sistemari buruzko jardunaldia eskainiko dute Arrasateko GARAIA Berrikuntza Gunean. Besteak beste, enpresa eta asmatzaile europarren ikuspegitik kontutan hartu beharreko alde nagusiak jorratuko dituzte. Programa 09:00h – 10:30 Introduction The US Patent System highlights for Europeans Prosecution of US patent applications ` 10:30h –…

Hurrengo maiatzak 26an, Galbaianeko Ismael Igartuak OEPMek antolatzen duen Utilitate Modeloari buruzko bigarren Jardunaldian parte hartuko du hizlari bezala. Aurtengo Jardunaldia 2017an indarrean sartuko den Patenteen lege berriak ekarriko dituen berrikuntzetan oinarrituko da. Parte hartzaileak OEPMko langileak, enpresen ordezkariak eta Jabetza Industrialeko agenteak izango dira. Informazio eta izen ematea Programa

Page 4 of 5 1 2 3 4 5

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter