Abenduaren 14an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren “IP Design” delakoan murgilduko da, hau da, produktu edo zerbitzu berri…

Alemaniak eta Esloveniak Patenteen Auzitegi Bateratuaren Ituna aplikatzeko protokoloa berretsi dute. Itunaren beste berrespen bat beharrezkoa da Patenteen Auzitegi Bateratua eratzeko azken fasean sartzeko. Berrespen hauek urrats erabakigarriak dira Patenteen Auzitegi Bateratua eratzeko bidean, hainbat urtez lanak geldirik egonik Alemaniako Auzitegi Konstituzional Federalak ituna aztertzen zuen bitartean. Informazio gehiago: Alemania Eslovenia

Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak). Online emango den jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira. Saioaren edukia Jabetza industriala eta intelektuala (JI): zer babes daitekeen,…

GALBAIANek bat egin du “World IP Day” egunean, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunarekin eta aurtengo aukeratu den leloarekin: “JIa eta ETEak: ideiak merkatura hel daitezen”. Izotza apurtu duen hizlaria Iñigo Irizar Arcelus izan da, HANDITUko bazkidea. “Garrantzitsuena ez da patentatzea” izenburu probokatzailearekin aurkeztu duen ponentzian nabarmendu du JIeko aholkulariek ez dutela hornitzaile hutsak…

JIa eta ETEak: Ideiak merkatura hel daitezen Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du apirilaren 26an, GARAIA Parke Teknologikoko auditorioan, WIPOk aurten aukeratu duen gaiaren ildotik: “JIa eta ETEak: Ideiak merkatura hel daitezen”. Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2021 Saria emango zaio. Saridunaren izena egunean bertan…

2020ko Patenteen Joerak Europako Patenteen Bulegoan. Europako Patenteen Bulegoak (EPO) bertako patenteen joerei buruzko 2020ko estatistikak argitaratu ditu. Datuen arabera, europar patente eskaeren kopurua aurreko urtearekiko antzekoa izan da 180.250 eskaeretara helduz, %0.7 gutxiago pasadan urtearekiko. Kopuru honen erdia baino gutxiago Europako herrialdeetatik datoz. Kanpoko herrialdeetatik, Estatu Batuak, Japonia, Txina eta Korea nabarmentzen dira. Azken…

ETEa bazara eta 2021ean zehar EBn (nazio mailan eta EB mailan) Marka edo/eta Diseinu industrialak erregistratzeko asmoa baduzu, eskaera tasen %50aren itzulketa jaso dezakezu Ideas Powered for Business programari esker. Europako Batzordeak bost denbora tarte programatu ditu laguntza eskatzeko. Lehenengo denbora tartea 2021eko urtarrilaren 11tik 31ra bitartekoa da. Laguntza lortzeko jarraitu beharreko urratsak hauek dira:…

Europako Batzordeak 2020ko azaroaren 25ean argitaratu zuen jabetza industrial eta intelektualari buruzko Ekintza Plan berria. Plan honen helburua da enpresei laguntza ematea, bereziki enpresa ertain eta txikiei (ETE), euren asmakuntzei eta sorkuntzei ahalik eta onura handiena ateratzeko eta gure ekonomia eta gizarterako onuragarriak izan daitezen bermatzeko. Europako Batzordeak argi dauka jabetza industrial eta intelektuala (JI)…

Aurten “World IP Day” etxetik ospatzea tokatu zaigu. Konfinatuta. Mundua aldatu egin da bat-batean eta ez da posible izan, guk hala nahiko genukeen arren, egun hau ospatzeko aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzea. Hurrengo urtean tradizioari indar berrituz heltzea espero dugu. Jardunaldi hau urteko asmatzaileari GALBAHE Saria emateko aprobetxatzen genuen. Aurten ez dugu GALBAHE Saririk eman….

Alemaniako Auzitegi Konstituzional Federalaren (AKF) berriki Patente Bateratuaren inguruan hartutako erabakiak proiektu honentzako kolpe latza suposatu du. Patente Bateratua Patenteen Auzitegi Bateratuaren (PAB) sorrerarekin lotuta dago. Patente Bateratuaren sistema ezartzen duen Europar Batasuneko (EB) araudia (1257/2012 eta 1260/2012 zenbakia duten Erregelamenduak) 2013ko urtarrilaren 20an sartu zen indarrean, baina PABaren Akordioa indarrean sartu arte ezin izango…

Page 2 of 5 1 2 3 4 5

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter