GALBAIAN Bilbon ere badago. Pozez eta ilusioz iragarri nahi dizuegu bulego berria zabaldu dugula Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren, Bilbo berriaren aitzindari den irla honetan. Bulegoa urte hasieratik martxan egon den arren, “World IP Day” ospatzeko Bilbao As Fabrik-eko auditorioan bertan antolatu genuen ekitaldia aprobetxatu genuen irekiera ofizialki iragartzeko. Ekitaldiaren aurretik egin zen bulego berriaren inaugurazio…
Jesús Latak jaso zuen, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IParen) Nazioarteko Eguna (“World IP Day”) ospatzeko “Asmatzaileak: adimena bereizkuntzaren zerbitzura” izenburupean Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren antolatu genuen jardunaldiaren bukaeran, urteko asmatzaileari GALBAHE Saria. Jesús Lata Chief Technical Engineer da SENERen. Industria-ingeniari mekanikoa prestakuntza eta bokazioz, bere ibilbide profesional osoa SENERen egin du, proiektu oso berritzaileak eta…
“World IP Day” dela eta, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IParen) Munduko Eguna, GALBAIANek jardunaldi bat antolatu zuen Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik auditorioan. WIPO erakundeak (“World Intellectual Property Office” delakoak) aurtengo “World IP Day” ospatzeko aukeratu zuen gaia IPa eta kirola izan zen. Nolanahi ere, kirola ekitaldi osoan presente egon bazen ere, jardunaldiarentzako aukeratutako izenburua hau…