Jesús Latak jaso zuen, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (IParen) Nazioarteko Eguna (“World IP Day”) ospatzeko “Asmatzaileak: adimena bereizkuntzaren zerbitzura” izenburupean Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren antolatu genuen jardunaldiaren bukaeran, urteko asmatzaileari GALBAHE Saria.
Jesús Lata Chief Technical Engineer da SENERen. Industria-ingeniari mekanikoa prestakuntza eta bokazioz, bere ibilbide profesional osoa SENERen egin du, proiektu oso berritzaileak eta disruptiboak gidatuz eta gauzatuz konplexutasun tekniko handiko testuinguruetan eta hainbat sektoretan, hala nola aeronautikan, espazioan, energian eta ingeniaritza zibilean, esperientzia handia eta zeharkako ikuspegia metatuz, SENERen barruan eta kanpoan erreferente bihurtzeko. Bere karrera EUROFIGHTER programan hasi zuen, eta, ordutik, Europako Espazio Agentziarako espazio-sektoreko proiektu ugaritan parte hartu du, baita energian aitzindariak diren proiektuetan ere, hala nola GEMA SOLAR, lehen termosolar planta komertziala dorre-hargailu zentral teknologiarekin eta gatz urtuetan biltegiratzeko sistemarekin, edo hidrogenoarekin lotutako proiektuetan. Santiago Bernabeun instalatu den “Hypogea” futbol zelai atzeragarriaren sistema eta “Epigea” estadioetarako estalki atzeragarriaren soluzioa garatu dituen taldeko kide ere izan da.
Ismael Igartua gure zuzendariak azaldu zuen Jesúsek hiru arrazoiengatik merezi zuela saria: azken urtean asmatzaile gisa egindako jardueragatik, arlo honetan egindako ibilbide zabalagatik (argitaratutako hogei patente familiatan ageri da asmatzaile gisa), eta batez ere patente agente guztiek lan egin nahi luketen asmatzaile mota delako, egiten dituen ekarpen guztiengatik eta patente eskaerak aurkezteko eta tramitatzeko prozesuan erakusten duen inplikazioagatik. Ondo daki hau Amaia Sarasola gure lankideak, bera baita Jesúsen kontaktu nagusia GALBAIANen eta SENER-entzako jorratzen ditugun proiektuen arduraduna.
GALBAHE Sariari buruz
GALBAIANek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu dituen asmatzaileari. Sari honen bidez, GALBAIANek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, merezi duten ikusgarritasuna eta aitortza emanez.
Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:
- 2025 – Jean-Philippe Aguerre, Mondragon Assemblyko I+G arduraduna (https://www.galbaian.com/jean-philippe-aguerre-recibe-el-premio-galbahe-2025-al-mejor-inventor/)
- 2024 – Jose Ignacio Mujika, Copreciko berrikuntza arduraduna (https://www.galbaian.com/mujika-recibe-el-premio-galbahe-2024/)
- 2023 – Nagore Abrisketa, Vicinay Marine Innovación-eko proiektu arduraduna (https://www.galbaian.com/nagore-abrisketa-recibe-el-premio-galbahe-2023/)
- 2022 – Bitor Mendiguren, Ingeteam-en sortzailea (https://www.galbaian.com/bitor-mendiguren-recibe-el-premio-galbahe-al-mejor-inventor/)
- 2021 – Arrate Jaureguibeitia, garai hartan Biolaneko berrikuntza zuzendaria (https://www.tulankide.com/es/galbaian-entrega-del-premio-galbahe-a-arrate-jaureguibeitia-como-inventora-del-ano)
- 2020 – Ez zen eman pandemiaren ondorioz
- 2019 – Manu Colino, I+G-ko ingeniaritzako teknikaria Ulma Construction-en (https://www.galbaian.com/manu-colino-vega-premio-galbahe-2019-al-inventor-del-ano/)
- 2018 – Tomás Morlanes, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa (https://www.tulankide.com/eu/bideoak/tomas-morlanes-urteko-asmatzaile-onenaren-galbahe-saria)
- 2017 – Eneko Izquierdo, Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren arduraduna (https://www.galbaian.com/premio-galbahe-2017-al-inventor-del-ano/)
- 2016 – Felix Kerejeta, Copreciko teknologia kudeatzaile seniorra (https://www.tulankide.com/es/felix-kerejeta-recibe-el-premio-galbahe-al-inventor-del-ano)


