GALBAIAN Bilbon ere badago.
Pozez eta ilusioz iragarri nahi dizuegu bulego berria zabaldu dugula Bilbao As Fabrik-en, Zorrotzaurren, Bilbo berriaren aitzindari den irla honetan. Bulegoa urte hasieratik martxan egon den arren, “World IP Day” ospatzeko Bilbao As Fabrik-eko auditorioan bertan antolatu genuen ekitaldia aprobetxatu genuen irekiera ofizialki iragartzeko.
Ekitaldiaren aurretik egin zen bulego berriaren inaugurazio ofizialerako, Marijo Pagalday izan genuen gurekin, MONDRAGONeko presidenteordea eta MISE Dibisioko zuzendari nagusia.
Jorge Santiago gure lankideak kudeatuko du bulego berri hau, eta bertan Josu Bilbao, Jokin Erkoreka eta Idoia Apraiz izango dira berarekin batera (guztiak hurrengoko argazkian agertzen dira).
GALBAIANen talde osoa bulego berri honen inauguraziora hurbildu zen.

