GALBAIANek bat egin du “World IP Day” egunean, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunarekin eta aurtengo aukeratu den leloarekin: “JIa eta ETEak: ideiak merkatura hel daitezen”.

Izotza apurtu duen hizlaria Iñigo Irizar Arcelus izan da, HANDITUko bazkidea. “Garrantzitsuena ez da patentatzea” izenburu probokatzailearekin aurkeztu duen ponentzian nabarmendu du JIeko aholkulariek ez dutela hornitzaile hutsak izan behar, aliatuak baizik, eta gai izan da bere mezua ekuazio baten bidez laburtzeko: “Berrikuntza = Asmakuntza x Merkaturatzea”.

Ondoren, Idoia Apraizek, GALBAIANen JIeko Kudeaketa Estrategikoko arduradunak, JIaren arloan ETEek dituzten erronkei buruz hitz egin du. ETEek JIa kudeatzeko modua aldatu behar dutela azpimarratu du, eta horrek paradigma aldaketa dakarrela. GALBAIANek ETEei lagundu nahi die prozesu horretan. Idoiak aukera baliatu du “Sokalagun” programa aurkezteko. “Sokalagun” ETE eta startup-ei laguntzeko GALBAIANek garatu duen tresna da.

Ondoren, BIOLANeko Berrikuntza Zuzendari den Arrate Jaureguibeitiaren txanda izan da. Arratek JI arloan BIOLANek izan duen ibilbidea azaldu du, JIaren inguruan ezagutzarik eta estrategiarik ez izatetik JIeko estrategia guztiz definitua izatera. Horrela, BIOLAN JI mailan jardunbide egokien adibide bihurtu da egun.

Azkenik, Iñaki Ganzarain INNOBASQUEko Proiektu Arduradunak hartu du hitza, fokua irekiz Euskadiko JIaren egoera azaltzeko. Azpimarratu du, hain zuzen ere ETEetako berrikuntza eta JIa direla Europako punta-puntako eskualdeekiko Euskadiren bi ahulguneak. Iñakik, JIa bultzatzeko INNOBASQUEren apustu sendoa aipatu ondoren, nabarmendu du enpresa askok ez dutela ikusten JIa etekina atera dakiokeen zerbait bezala.

Enpresa askok JIa errentagarritasuna eman dezakeen zerbait bezala ez ikustea izan da mahai-inguruari hasiera emateko aukeratutako gaia. Nola konbentzitu enpresak, bereziki ETEak, JIean inbertitu eta JIaren arloan estrategia bat izateko? Galdera horri erantzuten saiatu dira hizlariak.

GALBAHE Saria 2021ko asmatzaile onenari

Mahainguru bizi eta animatuaren ondoren, aurtengo GALBAHE Saria emateko garaia iritsi da. BIOLANeko Arrate Jaureguibeitiak jaso du, ez bakarrik asmatzaile moduan egindako lanarengatik, baita asmakuntza horiek bere erakunderako balioa sortzeko irizpidearekin kudeatzen laguntzeagatik ere. Azpimarragarriak dira Arratek besteen JIeko eskubideak ez urratzeko egiten dituen ekarpenak, asmatzaile gisa agertu den patente-familien kalitate eta esparru horretan erabakiak hartzeko estrategia eta negozio ikuspegia. Arratek eskertu egin du saria bere taldekideak gogoan hartuz.

CategoryAgenda, Galbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter