Abenduaren 14an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik.

Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren “IP Design” delakoan murgilduko da, hau da, produktu edo zerbitzu berri bat garatu eta merkaturatzeko diseinatu beharreko IP mailako estrategian.

Informazio gehiago eta izen ematea

CategoryAgenda, Galbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter