GALBAIANen badauzkagu pozik egoteko arrazoiak: Aitziber Santamariak European Qualifying Examination (EQE) delakoa gainditu du eta Europar Patenteen Agente bilakatu da. Berri on honi iaz Idoia Apraizek ere EQE delakoa gainditu izana gehitzen zaio. 2011n GALBAIAN sortu zenean bi  Patente Europarren Agente ginen, eta dagoeneko sei gara, ingeniaritza eta telekomunikazio arloez gain, kimika, biologia eta osasun arloak jorratuaz.

Gainera, patente aholkularien etengabeko formakuntzaren barruan, Idoia Apraizek, Patente Europarren Agente bilakatzeaz gain, orain dela gutxi bukatu du Estrasburgon CEIPIren Master of Intellectual Property Law and Management delakoa. Master honi esker, enpresei jabetza industrial eta intelektual mailako gestio eta estrategia kontuetan aholkularitza geroz eta hobea ematea ahalbidetuko du.

Zorionak Aitziber eta Idoia!

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter