“INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: Prestakuntza Kudeaketa Aurreratuan” programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek Jabetza Industrialarekin eta Intelektualarekin erlazionatutako modulua sartu dute beste behin. Modulu honek enpresentzako oinarrizko den gaia jorratuko du. Izan ere, modulu hau enpresek jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektualaren kudeaketan oinarrituta berrikuntza estrategia helbideratzeko bideak aztertzeko diseinatu da.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

Modulua Ismael Igartuak emango du urriaren 8an Donostian.

Jardunaldiaren edukia:

• Jabetza Industriala eta Intelektuala (JI): Zer babes daiteke, nola eta zertarako.
• Teknologiaren babesa: zertarako bai eta zertarako ez dute balio patenteak. Zer beste aukera dago?
• Patenteak informazio iturri bezala eta arau-haustearen arriskuen prebentzioa.
•  JIren integrazioa berrikuntza prozesuan eta enpresen kudeaketan.

Informazio gehiago eta izen ematea:

Donostia

https://www.spri.eus/es/eventos/innobideak-prestakuntza-propiedad-intelectual-gestion-activa-de-la-propiedad-industrial-e-intelectual-para-la-competitividad-2/

CategoryAgenda, Galbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter