Izen berriarekin datorren arren – “Patenteen Kudeaketa Estrategikoa Ikastaroa” izango da “Patente Aditua Enpresan Kurtsoa” beharrean – , Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen kurtso honen XII. edizioak aurreko edizioaren planteamendu eta eduki bera dauka.
Edizio honek, aurrekoak bezala, honako kolaboratzaile hauek ditu: SPRI Taldea, Enterprise Europe Network, Innobasque eta BRTA.
Kurtsoaren helburua betikoa da: ikasleei patenteen inguruan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektualaren (IParen) inguruan formakuntza ematea estrategia, kudeaketa eta errentagarritasun ikuspuntu batetik, ondorengo gaitasunak izan ditzaten:
- Norberaren garapenak patentatzeko aukerak detektatu eta aprobetxatzea.
- Proiektu berri bakoitzerako patenteekin lotutako mugarriak finkatzea.
- Patente estrategia bat finkatzea.
- Patente adituekin, jabetza industrialeko agenteekin adibidez, interlokuzio egokia mantentzeko irizpideak jasotzea.
- Patente zorro bat kudeatzeko jarraibideak finkatzea.
- Enpresan patente kultura bat eta orohar IP kultura bat sortzea.
- Hirugarrenekin patente salmenta akordioak, patente lizentziak, teknologia transferentzia akordioak, elkarlan akordioak eta abar negoziatzeko ildoak finkatzea.
- Patenteekin erlazionatutako egoera gatazkatsuak kudeatzea.
- Enpresan patente arloan eta orohar IP mailan erreferente bilakatzea.
Aurrekoak bezala Ismael Igartuak zuzenduko duen eta Mondragon Unibertsitateko Dani Justelek koordinatuko duen hamabigarren edizio honetan, beti bezala aparteko hizlariek hartuko dute parte.
Hauek izango dira bederatzi saioak:
- SAIOA: Jabetza industrial eta intelektualera sarrera (Ismael Igartua) – Patente sistemara sarrera (Pascual Segura)
- SAIOA: Patentagarritasuna eta patente eskaerak (Guillaume Durville)
- SAIOA: Patenteen tramitazioa eta beste herrialdetara zabaltzea (Santiago Jordá)
- SAIOA: Patente dokumentazioa eta patenteen zaintza teknologikoa (Javier Collado)
- SAIOA: Patenteekin lotutako gatazkak (Ignasi Marqués)
- SAIOA: Patenteen urratzea (Anna Barlocci)
- SAIOA: Patente kudeaketa enpresan I (Alessandro Orsi)
- SAIOA: Patente kudeaketa enpresan II (Hendrik Promies)
- SAIOA: IP estrategia baten inplementazioa eta aktibo ukiezinak balioan jartzea (Idoia Apraiz)
Hona hemen irakasleen inguruko informazioa:
|
Ismael Igartua |
Telekomunikazio Ingeniaria. Jabetza Industrialeko Agentea eta Patente Europarren Agentea. GALBAIAN Intellectual Property-ko bazkide sortzailea eta zuzendaria. Fagor Koop. E.-ko Jabetza Industrialeko Departamentuko zuzendaria izan zen 2005etik 2011n GALBAIAN sortu arte. Departamentu horretan egin zuen lan 1998tik patente idazle eta aholkulari bezala. |
|
Pascual Segura |
Kimikan Doktorea eta Jabetza Industrialeko Agentea. Bartzelonako Unibertsitateko Patente Zentroaren sortzaile eta zuzendaria 1987tik. Patenteei buruzko kurtso ugari antolatu eta eman ditu, enpresetan emandako in-house kurtsoak barne. Klaseak eman ditu beste unibertsitate batzuetan eta negozio eskolatan. EPO-ko European Patent Academy-ko lehen Academic Advisory Board-eko lau kide hautatutako bat izan da, eta WIPO Patent Drafting Manual (2nd ed. 2022) delakoaren bi autoreetako bat. |
|
Guillaume Durville
|
Ingeniari elektrikoa, M.Sc. Fisikan eta DEUG Zuzenbidean. Patente Europarren Agentea. Plasseraud IP agentzian dihardu lanean 2019tik. Aurrez ZBM Patents-en aritu zen. 2004tik 2017ra Hewlett Packard (HP) eta Hewlett Packard Enterprise enpresetan egin zuen lan, patente departamentuaren mundu mailako lidergoa eramanez. 2000tik 2004ra esaminadorea izan zen Europar Patenteen Bulegoan. 1997tik 2000ra bitartean Patente Agente modura egin zuen lan Procter & Gamble-en. |
|
Santiago Jordá |
Ingeniari Industriala. Jabetza Industrialeko Agentea eta Patente Europarren Agentea. Curell Suñol-eko Patente Departamentuko arduraduna 1999tik. Industria sektorean 10 urteko esperientziaren ondoren, 1997an Curell Suñol-en hasi zen, Patente Departamentuan, non ES, EP eta PCT eskaerak idazten diren eta beraien atzerrira zabaltzea zaintzen duten. |
|
Javier Collado |
Biologian doktorea da Alcalá de Henaresko Unibertsitatean eta Kimika Zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ikerketa arloan, bioteknologian eta farmazian lan egin zuen Espainiako Merck, Sharp & Dohme-ko Oinarrizko Ikerketa Zentroan Ikerketa Ikertzaile Nagusi gisa 2008ra arte. 2009az geroztik, Espainiako Patente eta Marken Bulegoan (OEPM) lan egin du, patente aztertzaile izan da arlo kimikoan, Informazio Teknologien Dibisioko aplikazioen garapen arloko arduradun ere izan da eta 2017az geroztik Informazio Teknologikoaren Unitatean egiten du lan, gaur egun Dokumentazio eta Bilaketa Arloko Buru gisa. |
|
Ignasi Marqués |
Abokatua. Grau & Angulo-ko bazkidea, 2017ko otsailetik egiten du lan bulego honetan. Aurretik Baker & McKenzie-ko abokatu izan zen 16 urtez. Patente auzietan espezialista. Jabetza Industrial eta Intelektualeko Masterduna (Magister Lucentinus, Alacant-eko Unibertsitatea). US Patent Law-n graduatua (Chicago-Kent College of Law). |
|
Anna Barlocci |
Ingeniari Industriala. Patente Europarren Agentea. ZBM Patents-eko bazkide sortzailea. Hogeita hamar urtetik gorako eskarmentu profesionala dauka patente eskaera espainiar, europar eta PCT-en idazketa eta tramitazioan ingeniaritzako adar anitzetan. Baliotasun, urratze arrisku eta due diligence txostenak ere sarri prestatzen ditu, baita espainiar epaiketetan peritu diktamenak ere. |
|
Alessandro Orsi
|
Informatikan Lizentziatua. Patente Europarren Agentea. Jabetza Industrial, Patente eta Marken Agente italiarra. HP Inc.-eko JIko Transakzio Departamentuko lehendakariorde orokorra. 1992tik 1996ra IBM Italiako Patente Departamentuan egin zuen lan, eta gero Pirelli-n Patente Agente eta JIeko aholkulari gisa. 1998tik HP Inc-eko departamentu legalean egiten du lan. |
|
Hendrik Promies |
Ingeniari elektrikoa. Patente Europarren Agentea eta Patenteen Agente Alemaniarra. Siemens AG-ko IP mailako aditu printzipala. 2001an hasi zen Siemens AG-ko IP Departamentuan eta ordutik negozio ezberdinetako IP mailako eginbehar estrategiko eta operatiboen arduradun izan da funtzio ezberdinak betez. 2010eti 2016ra komunikazio teknologia eta ordenadorez burututako asmakuntzetan aditua zen IP mailako aholkulari talde bat zuzendu zuen, eta ondoren potentzia distribuzio sailera pasatu zen. Ohiko hizlaria da IParen inguruko mintegi eta kurtsoetan, bereziki patenteen zuzenbide europarraren inguruko gaiak jorratuz. |
|
Idoia Apraiz |
Farmazian doktorea. Jabetza industrialeko agentea eta Europako patenteen agentea. Master of Intellectual Property Law and Management (CEIPI, 2019). GALBAIAN Intellectual Propertyko bazkidea 2012tik. GALBAIANeko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Kudeaketa Arloko arduraduna. Espainia-Portugalgo LESeko (“Licensing Executives Society”) Balorazio Batzordeko co-chair. Hizlaria da JIari buruzko hainbat foro, mintegi eta hitzalditan. Mondragon Unibertsitateko gradu eta master batzuetako hizlari gonbidatua eta irakaslea ere bada. |
Informazio gehiago eta izen ematea:
https://www.mondragon.edu/cursos/eu/patente-aditua-enpresan-kurtsoa-x-edizioa









