Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna aprobetxatu dugu GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko.

2024ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Copreci S.Coop. kooperatiban bere onena ematen aritu eta gero.

Ilusio berezia egiten digu saria Mujikari emateak. Ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbide oparoarengatik: 22 patente familiatan ageri da bere izena asmatzaileen zerrendan. Gainera, patente arloan erreferente izan da Coprecin azken hogei urte baino gehiagotan. Patente mailan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektual mailan urte guzti hauetan Coprecik  egindako lan onaren atzean Mujikaren ekarpena dago neurri handi batean.

Bigarren aldia da Copreciko asmatzaile batek GALBAHE Saria jasotzen duena, izan ere 2016an kooperatiba bereko Felix Kerejeta izan zen saria eraman zuena. Hura izan zen eman genuen lehen GALBAHE Saria.

Bere eskutan du Mujikak GALBAHE Sariaren garaikurra, eta sariari dagokion koadroa dagoeneko gure bulegoetako “wall of fame” partikularraren parte da gainontzeko sarituenekin batera. Aipatutako Felixez gain, Eneko Izquierdo, Tomás Morlanes, Manu Colino, Arrate Jaureguibeitia, Bitor Mendiguren eta Nagore Abrisketa Mujikaren aurretik GALBAHE Saria jaso dutenak.

Plazer bat izan da urte guzti hauetan Mujika interlokutore moduan izatea. Mila esker zure gertutasun eta eskuzabaltasunagatik.

Zorionak bihotzez eta besarkada handi bat, Mujika!

CategoryGalbaian, PI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter