“World IP Day” jardunaldia: JIa mundu digitalean
Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu dugu apirilaren 26an, GARAIA Parke Teknologikoko MURU gelan, Jabetza Industrial eta Intelektuaren (JI) kudeaketa mundu digitalean gai moduan hartuta.
Transformazio digitalaren testuinguruan ditugun erronken artean, ez da erronka makala JIa behar bezala kudeatzearena, alde batetik arriskuak minimizatzeko eta bestetik JIak eskaintzen dizkigun tresnak (patenteak, diseinuak, markak, autore eskubideak, enpresa-sekretuak eta abar) ahalik eta hobekien aprobetxatzea gure aktibo ukiezinak babesteko eta errentagarri egiteko.
Programa
10:00 Ongi etorria eta sarrera
Ismael Igartua, GALBAIANeko Zuzendaria
10:10 JIaren kudeaketa mundu digitalean
Idoia Apraiz, GALBAIANeko JIaren Kudeaketa Estrategikoaren Arduraduna
10:30 Patenteak eta enpresa-sekretuak mundu digitalean
Elena Zabala, GALBAIANeko Software Patenteen Arduraduna
10:45 Autore eskubideak eta datubaseen babesa mundu digitalean
Itziar Lopez de Bergara, GALBAIANeko Arlo Legaleko Arduraduna
11:00 Mahai-ingurua
Román Orús, MULTIVERSE COMPUTINGeko fundatzailetako bat eta CSOa eta Ikerbasqueko Ikerketa Irakaslea DIPCn
Nerea Aranguren, IDEKOko Zuzendari Gerentea eta DANOBATGROUPeko Berrikuntza Zuzendaria
Arrate Jaureguibeitia, BAICeko Estrategia eta Koordinazio arloko Arduraduna
Pedro Muñoz-Baroja, BERRIUPeko fundatzailetako bat eta EASO VENTURESeko Zuzendari Gerentea
12:15 GALBAHE 2023 Saria ematea
12:30 Luncha
Izen ematea
Doakoa da, baina izena eman behar da. Saioa presentziazkoa izango da. Toki mugatuak.
Izena emateko epea apirilaren 21an bukatuko da.
Asmatzaile onenari GALBAHE Saria
Jardunaldian bukaeran aurtengo asmatzaile onenari GALBAHE Sariaren berri emango dugu eta dagokion garaikurra emango diogu irabazleari. 2016an sortu genuen sari hau gure asmatzaileak aldarrikatzeko eta ordutik urtero eman dugu pandemiak behartutako 2020ko parentesiarekin. Jarraian aurkituko dituzue aurreko urtetan GALBAHE Saria irabazi dutenak:
GALBAHE Saria 2022: Bitor Mendiguren, Ingeteam enpresaren fundatzailetako bat, gaur egun proiektu pertsonal batean buru-belarri dabilena
GALBAHE Saria 2021: Arrate Jaureguibeitia, garai hartan Biolaneko Berrikuntza Zuzendaria
GALBAHE Saria 2019: Manu Colino Vega, I+G-ko Ingeniaritzako teknikaria ULMA Construction-en
GALBAHE Saria 2018: Tomás Morlanes, Fagor Automationeko Optika Saileko Arduradun Teknologikoa
GALBAHE Saria 2017: Eneko Izquierdo, Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren Arduraduna
GALBAHE Saria 2016: Felix Kerejeta, Copreciko Teknologia Kudeatzaile Seniorra