BIOSPAIN 2026 Bilbon egingo dela eta, Euskal biosasun-ekosistemaren patente-jardueraren azterketa egin dugu, Euskal biosasun-ekosistemak ezagutza zientifikoa eta teknologikoa balio ekonomikoa eta soziala sortzeko gai diren aktibo babestu bihurtzeko egindako ahalegina ikusarazteko helburuarekin.
Azterlana Euskadiko biosasun-enpresei nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile nagusiei lotutako patenteen analisian oinarritzen da, 2015-2024 aldian izan duten bilakaera, espezializazio teknologikoa eta nazioartekotzea ebaluatuz.
Inbertsioa, arriskua eta garapen-epeak bereziki handiak diren sektore honetan, jabetza industriala tresna estrategikoa da inbertsioa erakartzeko, lankidetza sustatzeko eta pazienteentzako irtenbide berrien iritsiera bizkortzeko.
Azterlan honi buruzko informazio gehiago esteka honetan: Euskal biosasun-ekosistemaren patente-jarduera azterlana