Hurrengo maiatzak 26an, Galbaianeko Ismael Igartuak OEPMek antolatzen duen Utilitate Modeloari buruzko bigarren Jardunaldian parte hartuko du hizlari bezala. Aurtengo Jardunaldia 2017an indarrean sartuko den Patenteen lege berriak ekarriko dituen berrikuntzetan oinarrituko da. Parte hartzaileak OEPMko langileak, enpresen ordezkariak eta Jabetza Industrialeko agenteak izango dira.