GALBAIANek aukera izan zuen BAIC – Basque Artificial Intelligence Center-ek antolatutako azken ThinkLAB jardunaldian parte hartzeko, adimen artifizial sortzaileak industriari opatzen dizkion aukerei buruzkoa. Elena Zabala eta Jokin Erkoreka gure lankideek teknologia honek, haren diseinatzaile zein erabiltzaileentzako, jabetza industrial eta intelektual (JI) eskubideen arloan dauzkan ondorioen gaineko ikuspegi globala jorratu zuten BAIC-eko bazkideentzako.

Adimen artifizialean (AA) oinarritutako erabilera kasuen patente bitarteko babesaren derrigorrezko aipamenaz gain, JI legediak eta egile eskubideak AA bitartez sortutako edukiari nola eragiten dioten azaldu zuten. Izatez, tresna berri hauek, emaitza mugagabeen promesa egiten duten arren, erabiltzaile orok kontuan hartu beharko lituzkeen ezaugarri baldintzatzaileak dauzkate.

Lehenengoz, modelo baten entrenamendurako erabilitako dataset-ek haren bitartez lortutako emaitzen erabilera mugatu dezake; hala ikusi dugu Kaliforniako Andersen et al v. Stability AI Ltd. et al [1] kasuak, non epaitu den hainbat garatzailek auzi-jartzaileen eskubideak urratu dituztela, ez haien lanen kopia ezta jabetze zuzenagatik, baizik eta modeloak gai izan direlako haien marraz eta idazkera estiloak imitatzeko.

Halaber, modeloen erabilera lizentziek hauen bitartez lortutako emaitzak esplotaziorako erabiltzeko aukerak murriztu ditzakete. Mundu digitalean ohikoa den hertsapen bat izan arren hau, generazio tresna batez ari garenez, arreta zorroztu beharko dute erabiltzaileek, azkeneko emaitzaren erabilerarako beharrezko eskubideak dauzkatela ziurtatze aldera.

Azkenik, prompt-en originaltasunari buruz ere mintzatu ziren, baita AA sortzailearen bitartez lortutako emaitzen egiletzari buruz. Naruto et al v. David John Slater et al [2] gogoratu zuten, epai hau delarik orain arteko eredurik argiena JI eskubideen bitartez babesgarri giza adimenetik datozen sormenak soilik direnarena.

[1] https://cases.justia.com/federal/district-courts/california/candce/3:2023cv00201/407208/67/0.pdf?ts=1685964605, 07/01/2024.

[2] https://policyreview.info/articles/analysis/monkey-selfie-copyright-lessons-originality-photographs-and-internet-jurisdiction, 07/01/2024.

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter