GALBAIANeko Zuzendari den Ismael Igartuak “Berrikuntzarekin lotutako edonork patentetaz jakin behar duena” kurtsoa emango du otsailaren 16an Bilboko Merkataritza Ganbaran. Kurtsoaren iraupena 6 ordukoa izango da.
Helburuak:
- Jabetza industrial eta intelektualari buruzko, eta bereziki patenteei buruzko oinarrizko kontzeptuak finkatzea.
- Patente bat zer den eta zer ez den barneratzea, zertarako balio duten eta nola lortzen diren ulertzea.
- Jabetza industrial eta intelektualaren, eta bereziki patenteen kudeaketa eraginkorragorako ezagupenak lortzea.