2020ko Patenteen Joerak Europako Patenteen Bulegoan.

Europako Patenteen Bulegoak (EPO) bertako patenteen joerei buruzko 2020ko estatistikak argitaratu ditu.

Datuen arabera, europar patente eskaeren kopurua aurreko urtearekiko antzekoa izan da 180.250 eskaeretara helduz, %0.7 gutxiago pasadan urtearekiko.

Kopuru honen erdia baino gutxiago Europako herrialdeetatik datoz. Kanpoko herrialdeetatik, Estatu Batuak, Japonia, Txina eta Korea nabarmentzen dira. Azken bi hauek, azpimarratzekoak eskaera zenbakien hazkundea handia izan dutelako (+%9).

Arlo teknologikoei dagokienez, eskaera kopuru gehiengoa medikuntza-teknologia arlokoa izaten jarraitzen du, jarraian komunikazio digitala eta informatika arlokoak izanik. Patente eskaeretan hazkunde handiena izan duten arloak farmazeutikoa (+% 10,2), bioteknologia (+%6,3) eta teknologia medikoak (+%2,6) izan dira. Jaitsiera handiena garraioen arloak bizi izan du (-%5,5), batez ere abiazioa eta aeroespazialak (-24,7%).

Iturria: EPO

Espainiarekiko datu batzuk.

Espainiako europar patente eskaeren zifra handitu egin da pasadan urtearekiko.

Espainir jatorriko patente eskaeren gehiengoa farmazia arlokoa da, teknologia medikoa eta garraioaren arloek jarraituz.

Eskatzaileen rankinean, CSIC  (72 eskaerekin) dago lehen postuan eta ondoren Amadeus (60 eskaerekin).  Tecnalia Research & Innovation Foundation-ek, Esteve Pharmaceuticals-ek eta Telefónica-k (17 eskaerekin bakoitza)  partekatzen dute hirugarren postua.

Estatu mailan, Euskadi hirugarren autonomi erkidegoa europar patente eskaeretan, Katalunia eta Madrilen atzetik.

Katalunia, Espainiako autonomia erkidegoen artean, lehen postuan agertzen da %31ko kuota izanik (aurreko urtearekiko % 13 gutxiago), bigarren postuan Madril % 21,1ko kuotarekin (aurreko urtearekiko % 4 handiago) eta hirugarren postuan Euskadi, % 11,9ko kuotarekin (aurreko urtearekiko % 9,8ko hazkundearekin).

Informazio gehiago

Ofina Española de Patentes y Marcas

European Patent Office

CategoryPI

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter