Azaroaren 7an Ismael Igartuak jabetza industrial eta intelektualaren (Intellectual Property – IP) inguruko jardunaldi bat emango du online Innobideak Prestakuntza programaren eskutik. Jardunaldi honetan IPak eskaintzen dituen babes tresnen inguruan (patenteak, utilitate modeloak, diseinu industrialak, markak, enpresa-sekretuak, autore eskubideak) ikuspegi argi bat eskaintzen saiatuko da Ismael, nola eta zertarako erabil daitezkeen zehaztuaz. Ondoren enpresaren estrategiarekin lerratutako IP mailako estrategia bat garatzeko jarraibideak emango ditu, betiere sortzen den IP-ak balioa sortu behar duela begi aurrean izanik.
Innobideak Prestakuntza SPRIren programa bat da, EUSKALITen lankidetzarekin, eta doako prestakuntza-saio laburrak eskaintzen ditu berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Euskadiko industria- eta zerbitzu-enpresetan lan egiten duten gerenteei eta zuzendariei zuzenduta dago.
Jardunaldiaren konbokatoria esteka honetan aurkituko duzu:
https://www.euskalit.net/prestakuntza/tematica/PropiedadInd/