
Mireia Ansoategi eta Idoia Apraiz gure lankideek “European Patent Litigator” ziurtagiria lortu dute Milango Unibertsitate Politeknikoan. Horrela, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia bezalako herrialdeetan patenteen praktikari buruz gehiago ezagutzeaz gain, ekainaren 1etik indarrean dagoen patente unitarioaren sistema sakonki ezagutu dute. Ziurtagiri horrek Patenteen Auzitegi Bateratuaren aurrean ordezkari gisa jarduteko aukera emango die.
Eduardo González eta Amaia Sarasolak 2022an lortu zuten ziurtagiri hau, eta Ismael Igartuak 2019an.
Zorionak Mireia eta Idoia! Harro gaude zuetaz!