Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Egunaren ospakizuna aprobetxatu dugu GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko.

2023ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Vicinay Marine Innovación-eko  Nagore Abrisketa da. Saria ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbideagatik, argitaratutako bederatzi patente familiatan agertzen baita asmatzaile izendatua. Hori bai, garaikurra jaso ostean ez ditu bere lankideak ahaztu nahi izan eta Diseinu Arloko lantaldeak asmakuntza berriak garatzeko prozesuan egindako ekarpena jarri du balioan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak SPRI, Eusko Jaurlaritza, Innobasque eta Enterprise Europe Network-ekin elkarlanean antolatutako Patente Aditua Enpresan kurtsoko lehen edizioan izan zen Nagore. Harrezkero, asmatzeaz gain, bere erakundearen barruan garatu diren asmakuntzen babesa eta patenteekin lotutako beste alderdi batzuk ere zentzuz kudeatzeaz arduratu da. Nagore interlokutore aproposa da JI arloko aholkularitzaz arduratzen garenontzat, patenteen mundua ezagutzen baitu, hizkuntza bera hitz egiten baitugu eta bere lantaldeko kide sentiarazten gaituen hurbiltasun batekin egiten baitu lan. Egindako lan onari esker, Nagore erreferente bihurtu da patenteen arloan, eta orokorrean JI gaietan, Vicinay Taldearen barruan.

Zorionak, Nagore!

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter