“World IP Day” ospakizunaren baitan gaztediaren garrantzia azpimarratzen den honetan, Bitor Mendiguren izan da asmatzaile onenari GALBAHE saria jaso duena, gaztediarentzako eredu eta inspirazio iturri izan daitekeelakoan. Gaztetasuna adin kontua baino gehiago jarrera kontua dela erakusten digu espiritu berritzaile, dinamiko eta sortzailea duen asmatzaile honek.

Bitorrek Bilboko Ingeniari Eskolan ikasi zuen eta, ikasketak bukatu bezain laster, beka bat medio Munichera joan zen. Ondoren erregulazio elektronikoko sistematan mundu mailako lider zen enpresa batean egin zuen lan hiru urtez. 70eko hamarkadaren hasieran,  Euskal Herrira itzuli eta hiru bazkiderekin batera Ingeteam-en ernamuina izan zen enpresa sortu zuen. Ingeteam enpresaren bazkide sortzailea da beraz. Ingeteam 50 urte bete berri dituen energia elektrikoaren konbertsioan espezializatutako nazioarteko enpresa teknologikoa da.

Ingeteam-en bere onena ematen bizitza oso bat igaro ondoren eta bertan erreferente bilakatu ondoren, lana egiteari uzteko eskubidea irabazia zeukanean, proiektu anbiziotsu bat jarri zuen martxan: berak asmatutako tamaina handiko itsasontzi disruptibo baten merkaturatzea. Patente europar baten bitartez dago babestua bere asmakuntza, eta Japonia, Txina, Hego Korea eta Errusian ere lortu du patentea.

Bitorrek ezin hobeto irudikatzen du etorkizun hobeago baten xerka berrikuntzak planteatzen dituen erronkei energiaz, zorroztasunez, kuriositatez eta sormenez aurre egiten duen asmatzailea.

Zorionak, Bitor!

CategoryGalbaian

2020 © GALBAIAN INTELLECTUAL PROPERTY

logo-footer

Legezko oharra | Cookien | Pribatutasun politika    mondragon simbolo-twitter